Erreportajeak

Bide konpartitutik, bide berrietarantz

Ostirala, 2019-06-21

Peru Iparragirre Albisu (1996) eta Jon Gurrutxaga Urbieta (1996). ITU Bandako kideak. Taldearen parte izan arren ez dute taldearen izenean hitz egiteko zilegitasunik sentitzen. Bizitzaren zirkustantziek markatutako hasieraz, bilakaeraz eta egungo egoeraz jardun dute zintzoki, galderei taldea ezaugarritu duen espontaneotasunez erantzun nahian.

Rachel Cusk: Nola islatu esperientzia pertsonala subjektibotasunetik abiatu gabe

Ostirala, 2019-06-14

Azkenaldian bolo-bolo dabil auto-fikzioaren gaia hango eta hemengo literatur sistematan. Izendapen hori jarri zaio, baina, sakonean, bada auzi zabalago bat: nola uztartzen diren “irudimena” eta “errealitatea” literaturan; zer toki duen batak eta zein besteak. Auzi horren harira proposamen literario interesgarri bat egin du Rachel Cusk idazleak, Outline trilogiaren bidez. Hari buruzko zertzelada batzuk aletu ditugu erreportaje honetan. Irudia: The New Yorker aldizkaria.

Bulkada: Gabriel Arestiren oihartzunak Jon Benitoren artefaktu emozionalean

Ostirala, 2019-06-07

Aingurak Erreketan (Susa, 2001) eta Bulkada (Susa, 2010), bi poema liburu ditu orain artean Jon Benito idazle zarauztarrak. Biak dira poesia politikoaren edo poesia sozialaren adibide bikainak baina jauzi handia nabari da batetik bestera. Izan ere, lehenean poema eder asko aurki daitezke baina bigarrena mekanismo emozional trinkoa da, lehen lerrotik azkenera eraginkortasun harrigarriz funtzionatzen duena. Liluragarria da mekanismo horrek nola funtzionatzen duen ikustea eta Jon Benitoren poesian barneratzea, besteak beste, Gabriel Arestiren, gure lehen poeta sozial eta zibilaren lekukoa nola jasotzen duen ikusteko.

Ihesaldi baten bestaldeko kontaktuak: elipsiak euskal literaturan eta elipsien euskal literatura

Ostirala, 2019-05-10

Beste literatura batzuetan baino gehiago, elipsia figura erretoriko zentrala izan da euskal literatura garaikidean. Izan ere, idazleak gatazka armatuaren protagonista ere izan diren neurrian eta gatazka hori literaturara eraman duten neurrian erabakigarria bihurtu da zer kontatu eta zer ez kontatu erabakitzea. Territorio libre bihurtzeko literaturak ezinbestean elipsiak erabiltzen ikasi behar izan du eta irakurleok, elipsiak irakurtzen trebatu behar izan dugu.

 

Sally Rooney edo nola idatzi krisi historiko baten garaian

Ostirala, 2019-05-03

Sally Rooney idazle irlandarrak bi nobela ditu argitaratuak: Conversations with Friends (2017) eta Normal People (2018). Maitasunaz eta laguntasunaz dihardu, politikaz eta ekonomiaz, eta horiek egunerokotasunean hartzen dituzten formez. Harrapatu egiten du haren idazkerak. Hau sarreratxo bat da, idazleari berari eta bere bi nobelei buruzkoa.

Kaspar Hauser, misterio baten oihartzunak

Asteazkena, 2018-12-26

Kaspar Hauserren kasuak interes handia piztu du belaunaldiz-belaunaldi. Alemanian, Nurenbergen 1828ko maiatzaren 26an 16 urte inguruko gazte bat azaldu zen, eskuan nota bat zuela, bertan bere izena idatzia: Kaspar Hauser. Une horretan Hauserrek ez zekien ez idazten, ez irakurtzen, ez hitz egiten. (Argazkia: Werner Herzog-en filmatik).