Irratsaioak

Itziar Ugarte Irakurrieran irratsaioan

Asteazkena, 2021-12-15

Itziar Ugarte elkarrizketatu du Leire Palaciosek Irakurrieran irratsaioan, Euskal Idazleen Elkartearen eta Bizkaia Irratiaren eskutik. Gu gabe ere (Susa, 2021) poema-liburuari buruz hitz egin dute.

Leire Palaciosek elkarrizketa egin dio Itziar Ugarteri, Gu gabe ere (Susa, 2021) poema-liburuaren harira. Liburua osorik irakur dezakezue hemen.

Sinopsia

Momentu bat jasotzen du Itziar Ugarte Irizarren lehenengo poema liburuak, dena irabazteko izan eta dena galtzeko beldurra sentitzen hasten garen momentu hori. Erabaki, deskubrimendu eta oroitzapen berrien garaia. Poemotako ahotsa bere mundua sortzen ari den sasoi horretan, lurrikara isila izango da hurbileko hiru pertsonaren heriotza. Denbora eta lekuarekiko kezka areagotuko dio horrek, munduarekiko begirada aldatzen eta zailtzen ari den bitartean, horrek dakarren ziurgabetasunarekin eta, nola ez, gozamenarekin.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)