Irratsaioak

ZIPRIZTINAK 1: Amets Arzallus

Asteazkena, 2021-12-15

ZIPRIZTINAK bideo-sorta abiatu du Euskal Idazleen Elkarteak; lehena, Amets Arzallusen eskutik.

ZIPRIZTINAK bideo-sorta abiatu du Euskal Idazleen Elkarteak: zer garen esateko beste modu bat da. Bost idazlerengana jo dute horretarako, baina ez daukate gelditzeko asmorik.

Lehen ZIPRIZTINA Amets Arzallusek dakar, eskuen inguruan eta eskuekin idazteaz mintzo da.

«Maite dut hitzen musika, eta erliebea, eta denbora. Eta oroz gainetik maite dut eskuz idaztea. Eskuz idatziz ideia bat harremanetan sartzen da materiarekin, errealitatea ukitzen hasten da, lur hartzen. Eta zimurrak agertzen zaizkio. Eta zirrimarrak. Eta zirriborro hori zure pentsamenduaren kutxa beltza da».

Hemen ikus dezakezue bideoa, zabaldu zipriztina!


 

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)