Irratsaioak

Amets Arzallusi elkarrizketa Irakurrieranen

Asteazkena, 2019-12-18

Amets Arzallus Antia elkarrizketatu du Leire Palaciosek Irakurrieran saioan, Ibrahima Balderekin batera idatzitako Miñan (Susa, 2019) nobelaren harira.

Jarraian entzun dezakezue elkarrizketa osorik:

Sinopsia:

Ibrahima kamioi batean zebilen aprendiz Ginean, egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea. Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko. Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala. Eta kontatzeak hori azpimarratzen du. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da nobela hau, hark ahoz eta Amets Arzallus Antiak letraz idatzia.

minan-txalaparta-eus

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)