Irratsaioak

Mikel Tabernari elkarrizketa Irakurrieranen

Astelehena, 2021-05-17

Mikel Taberna elkarrizketatu du Leire Palaciosek Irakurrieran saioan, Arkanbele kantak (Susa, 2021) poesia liburuaren harira.

Jarraian entzun dezakezue saioa osorik:

arkanbele kantak

Sinopsia:

Arkanbele kantak deitzen da Mikel Tabernaren poema liburu berria, zeinak erretolika esan nahi baitu. Nork berea du, arkanbele kanta. Eta erraz antzemango dio irakurleak poemotan Tabernaren eskuari. Izan ere, geografia fisiko eta bital batean barnako bidaian sartuko gaitu liburuak, Bidasoaldera bezala Iruñeko atzerrira eramango gaituena, haurtzarora eta 36ko gerrara, solastatzeko eta isiltzeko modu batera, gaztaroko lagunartera eta aurreneko sexu-jolasetara, gure baitako izaera gordera, bizitza gozatzeko modu batera... Desagertzeko arriskuan omen dago arkanbelea, baina zaila da sinestea, bizitza zelan zukutzen duen ikusita, haren kantak adituta.

Bideoak

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)