Irratsaioak

Bego Montorio Irakurrieran saioan

Astelehena, 2021-05-17

Bego Montorio elkarrizketatu du Garazi Albizuak Irakurrieran saioan, Astiberri argitaletxeak gaztetxoentzat argitaratutako hainbat komiki liburu mintzagai.

Jarraian entzun dezakezue saioa osorik:

claudioymorino_eus

Sinopsia:

Nola ezagutu duten elkar? Oso modu errazean. Gau erdian, Morinok, ohi bezala, karabanako tranpola zabaldu, eta txiza egin du. Baina, oraingo honetan, azpian lurperaturik zegoen eskeleto txiki baten gainera erori da infusioaren txiza, eta eskeletoa esnatu egin da. Claude du izena, kolore berde ederrekoa da, eta lurgaineko bizitzaren xehetasun guztiak jakin nahi ditu, ahaztuak baititu. Morinoren laguna izan nahi du, baina Morinori gogaikarri samarra egingo zaio. Alabaina, zenbat eta gehiago saiatu baztertzen, orduan eta ezinbestekoagoa izango zaio Claude.

Eskeleto harritua lepo gainean hartuta, eramana eta pedagogia beharko ditu zezen gazteak, baina baita adorea eta azkartasuna ere, azalduko zaizkien abentura guztiei aurre egiteko. Claudek eta Morinok elkar errespetatzen eta elkarri laguntzen ikasiko dute, halabeharra adiskidetasun ederra bilakatuz. Pertsonaiei umorea eta samurtasuna darie, eta Adrien Albertek istorio guztiz sinesgarri bat osatzea lortzen du demoniozko txizerreka batekin, eskeleto infusio zale batekin... eta Baudelaire kantatzen duten muskuiluekin!

Ikus gehiago HEMEN.

pattietainurriak

Sinopsia:

Pattik egun txarra izan du. Eskolan nota txarrak atera ditu, eta irakasleak errieta egin dio. Etxera itzultzean, gurasoak ere haserretu zaizkio. Nahigabetuta, logelan bilatu du aterpea, eta Internetera konektatu da, baina, ustekabean, aulkitik erori eta konortea galdu du. Handik gutxira, neskatila ñimiño bilakatuta itzartuko da gurasoen lorategiaren erdian. Inurri batzuek bahitu egin dute, baina, geroago, bakarrik utziko dute intsektuek, haien nagusia –morroi zital samarra- suminduko ote zaien beldurrez.

Benetan larritzen hasita dago Patti. Esperantza piztu zaio Fabrice intsektu makila topatzean, baina, kamuflatzen trebea izanagatik ere, ez dirudi oso animalia azkarra denik. Sandalia ikaragarri handi baten pausoak (Pattiren amarena) hondamendia iragartzen du. Eta hasiera baino ez da...

Anouk Ricard komikigile frantses ospetsuak –Anna et Froga komiki sailaren sortzailea da– neskatila arrunt batek egoera ezin bitxiago batean biziko dituen gorabehera eroak kontatuko dizkigu. Marrazkera samurra eta argia du, apaingarririk gabea eta aldi berean oso adierazgarria, eta gidoian surrealismoa eta ekintza uztartzen dira. Abentura barregarri eta bizigarri bat, lotsagabea eta gaur-gaurkoa.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)