Irratsaioak

Bertol Arrietari elkarrizketa Irakurrieran irratsaioan

Asteartea, 2021-10-19

Itzuli da Irakurrieran irratsaioa uhinetara, Bizkaia Irratiaren eta Euskal Idazleen Elkartearen eskutik: Bertol Arrieta elkarrizketatu du Leire Palaciosek.

Bertol Arrieta elkarrizketatu du Leire Palaciosek Irakurrieran irratsaioan, Gezurra berdaderoa (Elkar, 2021) eleberriaren harira. Jarraian entzun dezakezu saioa osorik:

Sinopsia

Nobela bat idazteko eszedentzia hartuta zeukala, bere betiko andregaiak utzi egingo du Koldo, ganora eta konpromiso faltagatik, eta horra non, 44 urterekin, pizzak banatzen hasi behar duen lanean eta pisu konpartitu batean bizitzen. Bakarrik egoten etsi ezinik, norbaitekin nahiko luke endredatu, edonorekin kasik, eta dantzan ibiliko da hiru emakumeren bueltan: Nagore bere pisukide eder, gazte eta malenkoniatsua, Frida artista bizizale eta misteriotsua, Ester bere betiko neska-lagun amultsu eta zentzuduna.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)