Irratsaioak

Josu Zabaleta Irakurrieran irratsaioan

Ostirala, 2021-11-12

Josu Zabaleta itzultzailea elkarrizketatu du Garazi Albizuak Irakurrieran irratsaioan, Euskal Idazleen Elkartearen eta Bizkaia Irratiaren eskutik. Lidia Txukovskaiaren Urpean murgildu (Katakrak, 2021) eleberriaz mintzatu dira.

Garazi Albizuak elkarrizketa egin dio Josu Zabaleta itzultzaileari Irakurrieran irratsaioan, Lidia Txukovskaiaren Urpean murgildu (Katakrak, 2021) eleberriaren harira. Hemen irakur dezakezue liburuari buruz idatzi genuen artikulua.

Hona hemen liburuko pasarte bat, amu gisa:

«Errezelak hedatu eta itzuli egin naiz. Gelaren aurrez aurre nago orain. Hona non biziko naizen 26 egunez. Kontu handiz, errezeloz miatu dut ingurua. Horma urdinak, hodi urdinak, ohe apal, zabal bat, ohe-mahaia, alfonbratxoa, idazmahaia… Bizkor-bizkor, tintontzia eta Katiaren argazki bat jarri ditut mahai gainean; nire ikurrinak jaso… Hemen gertatu behar du, beraz, topaketak. Mahai hau, errezel ilun hauek, estore ilun hauek, errezel zuri hauek lekuko, beren leiho soiletan, leiho atzeko izeitxoak bezala.

–Afaltzeko ordua –esan du ahots gazte batek korridorean. Eta agindu-doinu nabarmenagoz:– Afaltzera, mesedez!

Baina ni gelan geratu naiz.»

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)