Irratsaioak

Miren Tirapuri elkarrizketa Irakurrieranen

Asteartea, 2020-10-27

Miren Tirapu elkarrizketatu du Garazi Albizuak Irakurrieran irratsaioan, Bazterreko ahotsak (Susa, 2019) liburuaren harira.

Jarraian entzun dezakezue irratsaioa:

1-Azala Ganbila-Bazterreko

Sinopsia:

Miren Tirapu Goikoetxeak Beheko Larraine konpainia sortu zuen 2016an, eta ordutik taularatu dituen bi antzezlanen testuekin gatoz paperera Bazterreko ahotsak liburu honetan. Lehenengo testua, Atte hil aurretik, Maika Etxekopar Lougarot-ekin elkarlanean sortu eta idatzi zuen. Bigarrena berriz, Manifestu bat, Gaizka Sarasola Iarzabal idazlearekin elkarlanean. Egiletza kolektiboaren bidean koka daitezke bi testuak, beraz, antzerkiaren ikuspegi garaikide askorekin bat eginez. Estetika propio baten bilaketaren lekukotza ematen digu liburu honek, bazterreko pertsona eta pertsonaiei ahotsa emateko xedez sortutakoa: pertsonaia ironikoak, umoretsuak, ilunak, zikinak, ederrak dira orrialde hauetan topatuko ditugunak.

Elkarrizketa honen uberan:

Miren Tirapu: “Lehendabiziko kolpean dena polita erakusten duten gauzek ez didate erakartzen”.

Erreportajea: "Antzerki liburuen bide berriak".

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)