Albisteak

Abian da Kafe Bar Bilbao teatro-gidoi laburren lehiaketa

Asteartea, 2021-12-14

Teatro laburreko gidoien lehiaketaren 19. edizioa antolatu du Kafe Bar Bilbaok, Tartean teatroaren laguntzarekin; abenduaren 31ra arte aurkez daitezke lanak. Jarraian bildu ditugu lehiaketaren oinarriak. Irudia: Iazko lehiaketaren irabazleak.

1. Kafe-teatrorako edo formatu txikiko antzezlanetarako gidoiak aurkeztuko dira. «Formatu txikiak» zera esan nahi du, lanaren beharrizanak (teknikoak edo artistikoak) txikiak direla eta horien ekoizpena eta banaketa «erraza» izan daitekela. Lanaren luzera 30 minututako antzezlan bati dagokiona izango da, gutxi gorabehera.

2. Modalitate bi egongo dira: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Gidoi-modalitate bakarrera aurkez daiteke obra bakoitza. Gaztelaniazko lanen egileek Euskal Autonomia Erkidegokoak edo Nafarroakoak izan beharko dute.

3. Saria 750 € (zergak baino lehen) izango da. Modalitate bietan.

- Antzezlanak Kafe Bar Bilbaoren webean publikatuko dira bai eta liburu batean ere, beste urtetako lan sarituekin batera.

- TARTEAN teatroak lan hauen irakurketa dramatizatua antolatuko du. Irakurketa LAUTAN HIRU Antzerki Festibalean programatuko da.

- Kafe Bar Bilbao harremanetan dago Pabiloi 6 Bilboko antzokiarekin, saritutako lan baten ekoizpena lagundu eta bertako Antzerki Laburraren Festibalean aurkeztua izan dadin.

4. Gidoiak jatorrizkoak, antzeztu gabeak, argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketaren batean saritu gabeak izango dira. Beste lanen batetik egindako itzulpenak edo moldaketak ez dira jatorrizkotzat joko.

5. Gidoiak emailez bidaliko dira Kafe Bar Bilbaora: info@bilbao-cafebar.com, 2021ko abenduaren 31ra arte (egun hori barne).

-Bi fitxategi, horrela izendatuta: X-testua eta X-datuak (X = antzezlanaren izenburua). X-testua fitxategian, gidoia joango da, egilea identifikatu gabe. X-datuak fitxategian, berriz, egilearen datua agertuko dira k: Izen-abizenak, bizilekua, telefono-zenbakia...

- Horrez gain gutun bat bidaliko da Kafe Bar Bilbaora (Plaza Berria, 6 - 48005 Bilbao). Bertan nortasun-agiriaren fotokopia bat eta zinpeko aitorpena bidali behar dira, sinatuta, zera adieraziz: «Gidoia jatorrizkoa eta argitaratu gabea dela, ez dela beste lan batetik moldatua edo antzezturiko lan batena, ez dela izan beste lehiaketaren batean saritua eta ez dela itzulpena».

6. Epaimahaiak kontuan hartuko du lanaren kalitatea (teatrala, literaturarena...) eta antzezgarritasuna; hau da, lehenengo arauan aipatutako formatu txikiko antzezlanetarako gidoia izatea.

7. Epaimahaiak ahalmen guztia edukiko du sariak emateko edo eman barik uzteko, hala balegokio. Arauok interpretatu ahal izango ditu beharrezkoa balitz, baita epaimahaikoen jardun-arauak finkatu ere. Epaimahaikoen erabakia apelaezina da.

8. Saritutako lanen eskubideak egilearenak izango dira betiere, baina Kafe Bar Bilbaok baimena izango du lana bere webean publikatzeko edo liburu batean argitaratzeko, bai eta irakurketa dramatizatu bat antolatzeko (TARTEAN teatroa).

9. Edozelan ere, saritutako lanak argitaratu edo antzeztuko balira, Kafe Bilbaok esku hartu barik ere, publizitaterako euskarri grafiko eta ikus-entzunezko guztietan sari hau jaso duela aipatu beharko da.

10. Lehiaketa honetan parte hartzeak arauok osorik onartzen direla esan nahi du.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)