Albisteak

Anjel Lertxundiren apalategian: Pedro Páramo nagusi

Astelehena, 2020-10-12

Atal berri bat abiatu dugu Hitzen Uberanen: Apalategian; beren liburu kuttunei (eta ez hain kuttunei) buruz galdetuko diegu idazleei hilean behin. Gaurkoan, Anjel Lertxundi.

Bide luzea egin du Anjel Lertxundik euskal letretan; ipuinak, nobelak eta saiakerak argitaratu ditu, besteak beste. Azkenaldian, oparo, kaleratu ditu Itzuliz usu begiak (Alberdania), Gilles de Rais (Alberdania) eta Haltzaren muinoa (Elkar). Irakurle porrokatua ere bada –horren erakusgarri, Berrian idazten zituen zutabetan aipatzen zituen hamaika izenak–, eta jarraian aipatu dizkigu oso gogoan dituen liburuetako batzuk. Zalantzarik baduzu, Pedro Páramo.


 

Mesanotxean daukazun liburua: Beti izaten dut bat baino gehiago. Lau dauzkat egunotan: Oier Guillanen VHSAinhoa Urienen Poesia, zaurien ukendu; Magali Etchebarneren Los mejores días eta Walter Kempowski-ren Todo en vano.

Zure bizitza aldatu zuen liburua: Bizitzaren pertzepzioa, nerabezaroan, Stendhal-en Rojo y negrok. Literaturaren pertzepzioa, orain hogeita hamar bat urte, Thomas Bernhard-en Correcciónek.

Hainbat aldiz irakurtzen hasi arren, inoiz amaitu ez duzun liburua: Bat baino gehiago dira. Bakarra esateko: Herman Broch-en La muerte de Virgilio.

Gogotik oparitzen duzun liburua: Marisa Madieri-ren Verde acqua, Claudio Magris-ek egiten dion hitzatzea barne.

Haurtzaro edo gaztaroko liburu kuttuna: Guillermo/Willen pertsonaiaren sailekoak.

Zuk zeuk idatzi nahi izango zenukeen liburua: Gehiegi dira apal bakar batean kabitzeko. Bat aukeratzekotan, Juan Rulforen Pedro Páramo.

Negar eginarazi dizun azken liburua: Negarra eragin ez baina hunkitu Ainhoa Urienen Poesia, zaurien ukenduk.

Barre eginarazi dizun azken liburua: Karlos Zabalaren C’est la vierekin disfrutatzen ari naiz.

Inoiz irakurri ez izanaz lotsatzen zaren liburua: Tolstoiren Guerra y paz.

Aldarteak aldarte, sekula hutsik egiten ez dizun liburua: Rulforen Pedro Páramo.

 

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)