Albisteak

Artista plastiko eta bisualen mapa saretzen

Gaur arratsaldean aurkeztuko dute Bilboko Kafe AntzokianAsteartea, 2014-12-02

“Okela Sormen Lantegiak Euskal Herriko artista plastiko eta bisualen hasierako mapa aurkeztuko du abenduaren 2an”. Uriola.info web orrian izan genuen albistearen berri. Gaur, arratsaldeko 19:30ean ekitaldia iragarri dute Bilboko Kafe Antzokian. Maparen nondik norakoak azalduko dituzte eta artista plastikoei emango zaie hitza.

Okela Sormen Laborategiaren ateak apirilean zabaldu ziren, San Frantzisko kaleko harategi zahar batean. Nora Aurrekoetxea Etxebarria, Irati Urrestarazu Zubizarreta, Izaro Gonzalez Ieregi eta Miren Jone Ernaga Artzelus artistak izan dira harategiaren tokian sormenerako gune bat eraiki dutenak. “Euskal arte garaikidea ardatz hartu eta pentsamendu kritikoa, gogoeta, eztabaida eta artisten saretzea bultzatzeko asmoz jaio da Okela Sormen Laborategia. Espazio irekia, topaleku eta elkargune".


Hausnarketarako gune, eta erakustoki

Zabaldu zenetik, "euskal artisten saretzea ahalbidetzeko proiektuak" antolatu dituzte, "generazio ezberdinetako artisten topaleku fisiko eta digital izateko xedez”. Horretarako, gaika antolatu dituzte hitzaldi modukoak. Artista bakoitzak hogei minutu zituen bere lan prozesuaren ingurukoak partekatzeko, amaieran galderak egiteko aukera emanez.

Artitsa horien obrak ere ipintzen dituzte ondoren, Okela Sormen Laborategian bertan erakusgai,  “artisten meeting point-a burutzen den egunean inauguratuz. Hilabeteko iraupena izaten dute erakusketek”.


"Euskal Herriko Artisten Mapa"

Okela lantegian ehundu duten Euskal Herriko artista plastiko eta bisualen hasierako mapa gaur aurkeztuko dute Bilbon. Kafe Antzokiko goiko gelan, 19:30ean. Sarrera, doan.

Okela

 

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)