Albisteak

Eneko Barberenak jaso du (H)ilbeltza beka

Asteazkena, 2021-01-27

Eneko Barberena idazleak V. (H)ilbeltza beka jaso berri du, Xukuneatik aldendu ahala proiektua idatzi ahal izateko, zorionak!

(H)ilbeltza ekimeneko partaideek aurten "Hil (ala) Beltz" egin beharko zutela iragarri zuten; paperezko bideetatik, behintzat, berri onak heldu zaizkigu azkenaldian. Batetik, Miren Gorrotxategiren Sotoan gordeak liburua aurkeztu berri da eta Txalaparta eta (H)ilbeltza bekaren eskutik eta, bestetik, V. edizioko beka nork jaso duen jakinarazi da: Eneko Barberena, Xukuneatik aldendu ahala proiektua idatzi ahal izateko.

Eneko Barberena aspaldiko konplizea dugu Hitzen Uberanen; kasu, Pello Lizarralde eta Xamar elkarrizketatu ditu azkenaldian. Lehenago ere ezagutu diogu beste nobela bat ere: Afrikanerrak (Elkar, 2019). Orain urtebete izango du proiektu berria burutzeko.

eneko barberena 2021 hilbeltza

Beka saridunaren berri emateko unea. Argazkia: (H)ilbeltza).

Albiste honen uberan:

Noticias de Gipuzkoa

Euskalerria Irratia

Berria

Erran

Bideoak

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)