Albisteak

Gaur abiatuko da Hitzen Lihoa zikloa

Osteguna, 2021-12-09

Hitzen Lihoa zikloa antolatu dute Oiartzunen, komikigintza ardatz hartuta; gaur hasiko dira, eta abenduaren 18an egingo dute azken ekitaldia. Irudia: Hitzen Lihoa zikloaren antolatzaileak.

Laugarren edizioa du aurten Hitzen Lihoa zikloak. Oiartzunen antolatzen dute, «literaturaren, musikaren, antzerkiaren, bertsolaritzaren, arte plastikoen eta kulturaren hariei korapilo zaharrak begiratzeko eta berriak katramilatzeko» helburuarekin.

Aurten, komikigintza hartu dute ardatz gisa, «loraldi betean» dagoelakoan. Nolanahi ere, hainbat ertzetik helduko diote gaiari. Egitarau oparoa osatu dute.


Hilak 9, osteguna

Tupust! komikiaren aurkezpena eta erakusketa egingo dute Arizmendienean, 18:30etatik aurrera, Maite Gurrutxagarekin eta Maite Caballerorekin. Hemen irakur dezakezue Tupust! kolektiboaren bigarren argitalpenaz idatzi genuen artikulua.

Hilak 10, ostirala

Sugarren mende mintzaldi ilustratua eskainiko dute Asisko Urmenetak eta Helena Xuriok Udaletxeko pleno aretoan, 19:00etatik aurrera.

Hori baino lehen, 18:00etan, DBH 3-4 eta Batxilergoko lehen mailako gazteentzako komiki tailerra antolatu dute Manuel Lekuona liburutegian. Aiako Harria Gaztelumendi izango dute gidari.

Hilak 11, larunbata

Goizean, haurrentzako komiki tailerra eskainiko du Iñaki Martiarena Mattinek, 09:30ean hasita.

Arratsaldean, berriz, Animadeba nazioarteko animaziozko film laburren jaialdiari dagozkion proiekzioak eskainiko dituzte, 19etan, Udalbatza aretoan.

Hilak 12, igandea

Igandean, irakurraldi publikoa eskainiko dute Kontzejupean, 11etan hasita. Mikel Antzaren Arroz urez liburua irakurriko dute hainbat artean. Ez dute komikirik irakurriko, hala eginez gero aparte utziko luketelako irudien dimentsioa.

Hilak 18, larunbata

Eider Bergaretxek bisita gidatua eskainiko du Tupust! erakusketan barna, 11:30etan hasita.


263031723_10225252301128582_2830756025946447174_n

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)