(H)ilbeltzaren bigarren saioko oihartzunak: Hasier Etxeberria eta Damian Arruti
Asteazkena, 2021-04-07Aurtengo (H)ilbeltza berezia izaten ari da, saio tartekatuen bitartez ari baitira ospatzen literatur zaleen erreferentzia bilakatu den hitzordua. Bigarren saioan Gorka Arresek Hasier Etxeberriak sortutako Damian Arruti pertsonaiaz jardun zuen.
Damian Arrutiren asmazioak zuen izena martxoaren 26an Gorka Arresek eskeini zuensolasaldia. (H)ilbeltzaren bigarren ekitaldia izan zen, eta han errandakoaren oharrak publikatu dituzte web orrian antolatzaileek: Damian Arruti pertsonaia baten erretratu robota egiteko ohar labur batzuk.
Etxeberriaren bi liburutan irakurri ahal izan genituen. Jarraian dituzue biak osorik, Susaren eskutik:
Eulien bazka (2003)
Sinopsia:
Damian Arruti zientzialaria (entomologoa) du protagonista Eulien bazka-k, Hasier Etxeberriaren eleberriak. Eztarrian gaitz bat duena eta hilko ote den beldur dago, horretan du gogoa, baina gertakari harrigarri batek gehiago larrituko du ustekabean: zortzi zatitan moztutako emakume-gorpu bat aurkitu du Ertzaintzak… eta, itxuraz, Damianek ezaguna du: emazte ohia.
Mutuaren hitzak (2005)
Sinopsia:
Mutuaren hitzak izena du Damian Arruti protagonista duen sailaren bigarren eleberriak, Hasier Etxeberriak Eulien bazka-rekin hasi zuena. Arruti bizi izan zituen gartakarien katramiletatik ihesi joan da orain Baztanera, Leon Karrika adiskide pintorearen etxera, bake bila, naturaren baretasunean zoriona aurkituko duelakoan.