Albisteak

Literatur Amuak Ondarroan, urriaren 27tik azaroaren 1era

Ostirala, 2016-10-21

Egitarau betea osatu dute Ondarroako Literatur Amuak ekimeneko antolatzaileek: liburua aurkezpenak, errezitaldiak, antzezlanak, kontzertuak... Ekitaldietan hitza topatuko dugu forma ezberdinetan, hitza oinarri edo lanabes, ugariak izan daitezke adierazpideak, eta hori bera adierazten du karyeletik bertatik zabaldu duten mezuak: "murgildu, entzun, ikusi, bixi, gozatu: Ondarruko Literatur Jaialdixe". Jarraian duzue egitaraua osorik.

Honatx "Literatur Amuak" jaialdiko egitaraua:

Urriak 27, osteguna

- 18:00 Kofradia Zaharrean: IV. IPUIN RALLYa. Herriko ikastetxeekin batera antolatuta. rally batean, 2 ordutan idatzitako ipuinen sariketa egingo da. LHko eta DBHko 10 urtetik 16 urte bitarteko ikasleen ipuin saridunak aurkeztuko dira.

- 18:30 Kofradia zaharrean: AHARITOPEKA dantza ikuskizuna, Eneritz Zeberio eta Nahia Iparragirreren eskutik.

- 19:00 Kofradia Zaharrean: ZUBIKARAI SARIen inguruko ekitaldia. Batetik, 33 ezkil Miren Gorrotxategik idatzitako nobelaren aurkezpena. 2015eko nobela bekari esker argitaratua. Bestetik, 2016ko nobela proiektu bekaduna azalduko da. Xabier Mendiguren Elkarreko editoreak eta Joxemari Urteaga idazleak gidatuko dute aurkezpena.

- 19:45 Kofradia Zaharrean: NANOIPUIN LEHIAKETA. V. edizioko sariak banatu eta saridunek 140 karakteretan idatzitako nanoipuink irakurriko dituzte.

Urriak 28, ostirala

- 18:00 Etxelilan: "ARGIAREN ALABA: Bizenta Mogelen sasoira txangoa", Yolanda Arrietaren eskutik.

- 19:30 Etxelilan: TESTURAK bertso saioa. Parte hartzaileak: Nerea Elustondo, Oihana Iguaran, Eli Pagola. Gai-jartzaile: Maite Berrizobal.

Urriak 29, larunbata

-10:00 Libuurtegian: Liburuen amuak, Jasone Osororen 12ETAN BERMUTA mintzagai.

- 12:15 Udal Musika Eskolan: "TODOS OS MARES, O MAR Galizierazko poesia". Parte hartzaileak: Estevo Creus Andrade, Eduardo Estevez, Rosalia Fernandez Rial, Arsenio Iglesias Pazos.

- 19:00 Kofradia Zaharrean: Anne Sextonen poemetan oinarritutako ENE MAITE KUTTUN GUZTIAK poesia-errezitaldia. Parte hartzaileak: Harkaitz Cano, Ainara Gurrutxaga, Iban Urizar "Amorante".

Urriak 30, igandea

- 12:00 Kofradia Zaharrean: Ander Odriozola Argoitiaren FREEPORT liburuaren aurkezpena.

- 19:00 Portuko Ranpan: MR SEÑORA liburuan oinarritutako antzezlan-errezitatua Metrokoadroka kolektiboaren eskutik.

- 20:00 Portuko Ranpan: ANARI kontzertu akustikoa.

Urriak 31, astelehena

- 20:00 Kofradia Zaharrean: DANTZA GUREA kontzertu dantzatua/dantza musikatua, Idurre Azkue eta Joseba Irazokiren eskutik.

- 22:00 Gaztetxean: BIHOTZ SALATARIA antzezlana, Atx teatroaren eskutik.

Azaroak 1, asteartea

- 17:00 Udal Musika Eskolan: GAUEKO ENTZIKLOPEDIA KOXKORRA familia osoarentzako ikuskizuna.

- 19:00 Kofradia Zaharrean: ELKARREKIN ESNATZEKO ORDUA, Kirmen Uriberen nobela berriaren aurrerapena, pasarte baten irakurraldiarekin.

 amuak-2016

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)