Albisteak

Literaturan ainguraturik

Asteazkena, 2018-05-09

“Aingura” izango da aurtengo Literaturiako inspirazio iturria, ardatza. Ideia horren inguruan osatu dute maiatzaren 24tik 27ra Zarautzen ospatuko den literaturaren festa.

Literatur sorkuntzaren udaberriko erakusleiho izateaz gain, literatur zaleen elkargune izateko xedez jaio zen Literaturia Larrabetzun 2009an. Han bost urte eman ostean Zarautzera aldatu zuen egoitza, 2014an. Literaturiak urtero gai baten inguruan ardazteko ideia hartu zuen Zarautzen. “Ardoa”, “Larrua” eta “Ispilua” izan ziren aurretik, aurten berriz “Aingura”ren txanda heldu da. Literaturiako antolatzaileek aurkezpenean azaldu zutenez, “gure imajinarioan presente dagoen hitza da aingura”. Jon Benitoren Aingurak erreketan liburua ekarri zuten gogora, edota Anariren "Aingura hegodunak" kanta.

Eguneroko bizitzaren bidaian une batez liburu batean aingura botatzeko gonbita egin digute Literaturiako kideek; honatx Hiru Damatxokoek eginiko trailerra, Ainhoa Alberdi aktorea protagonista duela, gonbita horren isla:

Egitaraua

Lau egunez luzatuko dira egitarauko ekitaldiak, hiru oinarri nagusiekin: liburu aurkezpenak, emanaldiak eta haur txokoa (musika plaza). Horrez gain, ohiko moduan argitaletxeek beren azken nobedadeak edukiko dituzte salgai berariaz prestaturiko standetan.

Emanaldiak

Emanaldietan ohiko moduan eskaintza anitza izango da: kontzertuak, errezitaldiak, antzerkia, tailerrak, mahai-ingurua... Jarraian ikus dezakezue egitaraua osorik:

OSTEGUNA 24

20:00etan, Iñurritza Elkartean

Autobiographical poesia-antzerki-interpretatua, Ane Zubeldiak eta Eider Adeletxeren eskutik.

OSTIRALA 25

19:30ean, Antoniano aretoan:

Artze gogoan sarrera, Andoni Salamero eta Miriam Lukiren eskutik.

Jarraian, eMe taldearen kontzertu berezia (Haritz Harreguy, Nora Izagirre eta Ruben Caballero ), Oier Guillanen parte-hartzearekin

LARUNBATA 26

Etxezabalan (goizez): Tailerrak (izena eman behar da emailez literaturiako emailaren bitartez)

Mikroipuinen itzulpen-tailerra (EIZIE)

Euskarazko Wikipedia-tailerra

Antoniano aretoan:

13:00etan: Mundutik euskarara mikro-ipuinez (EIZIE)

17:00etan: Biziminak emanaldia. Antzezpena, musika eta marrazketa, Itzel konpainiaren eskutik -Itziar Elias, Maddi Irazoki eta Dani Irazoki -

19:30ean: Zer hartu ontzitik, itsasoa harri bihurtzen bada. “Aingurak” komiki-sailari begirada musikatu bat, Josevisky marrazkilaria, eta Miren Narbaiza eta Joseba B. Lenoir musikariekin.

IGANDEA 27

Antoniano aretoan:

12:00etan: Oroimenaren aingura: Alzheimerra eta sorkuntza

Zaintza-lanak dakarren aingura eta zama sorkuntzarako bide ere bada. Anjel Lertxundik, Morauk eta Maddi Zubeldiak Alzheimerra eta gaixoen zaintza izan dute euren azken lanen iturburu. Horri buruz arituko dira, Jon Abrilen gidaritzapean.

17:00etan: Txakur Gorria taldearen Lau emanaldia:

Dei. Deitura, hodei, adeitasunez. Opus dei, bedeinkazio, deitoragarri.

Dei bat. Lau dei.

Lau gara baina ez gara lauak

Liburu aurkezpenak

Ohiko moduan Garoa liburu-dendan izango dute habia liburu aurkezpenek. Hauxe izango da egitaraua, bakoitzean liburuari buruzko informazioa estekaturik:

10:20 Errepidean. Jack Kerouac. itzultzailea Iñigo Roque. Elkarrizketatzailea: Isabel Etxeberria

11:00 Zauri Bolodia. Oier Guillan. Elk: Iraia Elías

11:40 Arima Animalia. Juankar Lopez-Mugartza. Elk: Lucien Etxezaharreta

12:20 Zu entzuteko gaude. Xabier Mendiguren

13:00 Neska bat leku inposiblean. Xabier Amuriza

13:40 Bioklik. Asel Luzarraga

16:20 Genero nahasmendua. Judith Butler. Itzultzailea: Ana Isabel Morales

17:00 Keinu konplizeak. Errezitatzaileak: Arantzazu Plaza eta Karlos Cid Abasolo.

17:40 Erreka haizea. Botere, isilpen eta herioaz. Sonia Gonzalez

18:20 Emakume burugabea. Antxiñe Mendizabal. Elk: Miriam Luki

Musika plazako haurren txokoa

LARUNBATA 26

11:00-13:30 eta 16:30-19:00 LIBURU-AZOKA Nobedadeak eta liburu interesgarriak

11:30 Ipuin-kontaketa: MAITE FRANKO “Mundu-ipurdiak” 4-8 urtekoentzat: Oso urrutitik datozen kontu… ilun samarrak. Kirol Elkartean izango da (kioskoan bilduko dira)

12:00-13:30 eta 17:00-18:30 Irakurle-txokoa (kioskoan), liburu pila eta begirale bat egongo dira umeen zain.

17:00 Ipuin-kontaketa: MIRIAM MENDOZA “Hasiera guztiak du bere amaiera“, 8-10 urtetik aurrera (haur, heldu, aiton-amona…) eta ipuinak entzun nahi dituen guztiontzat: Denok dugu gure mamu-laguna eta kontu hauek dakartena…zein ote da?

Kirol Elkartean izango da (kioskoan bilduko dira)

IGANDEA 27

11:00etatik 13:30era LIBURU-AZOKA Nobedadeak eta liburu interesgarriak

11:30 Ipuin-kontaketa: JUAN KRUZ IGERABIDE “Lili-mamitan lamia” 6-10 urtekoentzat: Lamien ipuinak, elkarrekin esateko poemak, eta zenbait igarkizun. Kirol Elkartean izango da (kioskoan bilduko dira)

12:00 LITERATTIPIA literaturaren festa umeentzat: liburu-trukea, kantak, kalejira eta Txilikuri omenaldia egingo diote Haur- eta Gazte-Literaturako bere EKARPEN ERRALDOIAGATIK.

Bideoak

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)