Albisteak

"Hertzainak-ek kantatzen zuen bezala, ez dago kerik surik gabe"

Asteazkena, 2018-10-10

Martin Etxeberriak ia 20 urte daramatza poema-liburuak kaleratzen, batetik bestera sei bat urteko tartea utziz. Gaur aurkeztu du berriena: Winston (Elkar) izenekoa.

"Ez dago kerik surik gabe eta badakizu, altxa behar da burua, egunero...". Egunerokotasuna da, hain zuzen, Martin Etxeberriaren poesiaren lehengaietako bat. “Baina kostunbrismotik ihesi, irauli egiten du errealitate hori. Surrealismo neurtu bat da beste oinarri bat, irudimena dantzan jartzen duena”. Idazle zarauztarraren lanetan ageri ohi diren bestelako konstanteak ere badira liburu honetan: “erotismoa, erreferentzia kulturalak, umorea…”.

Idazle zarauztarrak kazetarien aurrean esan dituenak batu ditugu ondoko bideoan:

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)