Albisteak

"Rockomikiak", bineta eta doinu bilduma bat

Urtarrilaren 31 arte zabalik, Donostiako Koldo Mitxelena KulturuneanOsteguna, 2015-01-08

“Rockomikiak, binetak eta doinuak” erakusketa topatuko duzue egunotan Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko ganbaran. Izenburuak agerian uzten duen moduan, rocka eta komikia uztartzen ditu erakusketa honek eta ateak zabalik izango ditu urtarrilaren 31 arte. Komiki, fanzine, disko azal, libreto eta bideoklipak batu dituzte David Zapirainek eta Koldo Almandozek.

80 eta 90etako hamarkadetaz mintzo dira orduko binetak, orduko rock doinuak. Bi arlo horiei erreparatuz gero, Euskal Herriko kultur giroaren berri jasoko dugu. Komiki, fanzine, disko azal, liburuxka eta bideoklipek osatzen dute David Zapirain eta Koldo Almandozek egokitu duten erakusketa.

Museotan edo erakusketa aretoetan ezohikoak diren espresioei argia emateko grina arrazoitu zuen Garazi Lopez de Etxezarreta Kultura, Gazteria eta Kirol zuzendariak, inaugurazio ekitaldian: “bide horretan beste pauso bat eman nahi izan dugu, filosofia berdinarekin, kultur espresio ezberdinei aukera emanez. Kasu honetan foku handi eta dirdiratsu horietan leku gutxi izan ohi dutenentzat zabaldu ditugu ateak”.

Rockomiki1

Horregatik, erakusketa hau ezberdina izango dela azpimarratu zuen abenduan eskaini zuen prentsaurrekoan: “oso interesgarria iruditzen zait, honekin Koldo Mitxelenaren ateak publiko ezberdin eta zabalago batentzat ireki nahi ditugulako. Gazteagoak izan daitezke, edo bere gaztaroan gai honekin erlazio zuzena izan zuten helduagoak. Azken finean erakusketa honek beste kultur sentsibilitate bat dutenak ere erakarri nahi ditu Koldo Mitxelena Kulturunera”.


Erakusketak lau atal ditu:

Musika: disko azalak eta liburuxkak.

Komikia: musikarekin lotura zuzena dutenak.

Irakurgaiak: komikiak eta liburuak.

Telebista: garaiko bideoklipak ikusgai.

Hausnarketarako gune ere izan nahi du Rockomikiak izeneko erakusketak, eta irakurgaien bitartez eta bisita komentatuekin (interaktiboekin) osatu da KMKko eskaintza.

Fanzine kulturarekin bat eginez, norberareren sormena bultzatzeko helburuarekin fotokopiagailu bat dago bisitarien eskura, bakoitzak bere muntaiak egin ditzan.


Erakusketa Koldo Mitxelenako Ganbaran

erakusketaKMK

Abenduak 17- urtarrilak 31.

Asteartetik ostiralera: 16:00 - 20:00.

Larunbatetan: 11:00 - 14:00 / 16:00 - 20:00.


Hitzaldiak Komikigunean (Errege-erregina katolikoak, 16)

Urtarrilak 14 asteazkena, 19:00

Garbiñe Ubeda eta Yurre Ugarte. “Non zeuden neskak?”

80ko eta 90eko hamarkadetan rockak eta komiki munduak bat egin ondoren, bi adar horien inguruko kultur giroa sortu zen. KMKko Ganbara aretoko erakusketak garai horretako estetika eta etika marginalak Euskal Herrian lortu zuena eta nazioartean zer-nolako lekua hartu zuen erakutsiko digu. Hitzaldi hau erakusketa horren inguruko jardueren barruan kokatu behar da, hausnarketa eragiteko asmoarekin.

yurreugarte


Urtarrilak 17 larunbata, 12:00 - 13:30

Kini, Larri: “El TMEO: Los orígenes jamás contados”.

tmeo


Urtarrilak 22 osteguna, 19:00

Asisko Urmeneta, “Fantzinegintza: ERE, Euskal Rock Erradikala zeneko aro alegera”.

urmeneta


Urtarrilak 24, larunbata, 12:00

Xabier Gantzarain, “Kultura popularra”.

Gantzarain

Argazkia: Raul Bogajo, Berria.


Urtarrilak 31 larunbata, 19:00

Harkaitz Cano, “Musika euskal literaturan – komikigintzan”.

harkaitz-cano-twist_1

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)