Albisteak

“Rockomikiak binetak & doinuak”, orain Gasteizen ikusgai

Maiatzaren 3ra bitarte izango da zabalik Oihaneder Euskararen EtxeanAsteazkena, 2015-03-11

Ehundaka lagun hurbildu ziren aurreko larunbatean Rockomikiak binetak & doinuak erakusketaren inauguraziora. “Giro ederrean ireki ziren erakusketaren ateak eta maiatzaren 3ra bitartean egongo dira zabalik”. Hala jasoa dator Oihaneder Euskararen Etxearen web orrian.  Erakusketarekin batera, hitzaldiak, tailerrak, bisita-gidatuak eta askotariko ikuskizunak prestatu dituzte Gasteiz aldean.

Inaugurazioa martxoaren 7an egin zen eta TMEOko kideek komikiak marraztu zituzten irekiera ekitaldian. Esan bezala, erakusketa da Rockomikiak egitarauaren euskarri nagusia. Baina erakusketaren inguruan hitzordu ugari prestatu dituzte. Aurreko asteartean, Nork hil du Charlie?  hitzaldia eskaini zuen Asisko Urmenetak.  Albiste honen amaieran topatuko duzue maiatza bitarte prestatu duten egitaraua.

Asisko

Komikia eta adierazpen askatasunaren inguruan aritu zen hizketan Asisko Urmeneta.

Gasteizko Euskararen Etxean ipini aurretik, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean egon zen ikusgai Rockomikiak binetak & doinuak erakusketa. Ideia horri jarraiki, “Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxera ekarri eta zuri-beltzeko fanzineei koloretako komiki-aldizkariak gehitu zaizkio. Ingurukoak konplize egin eta musikaren eta komikien berezko bizileku ziren taberna eta espazioak ekarri dira erakusketara. Elkarlana sustatu da eragile izan zirenekin eta egun horrelakoetan dabiltzanekin. Besteak beste, erakusketak TMEO,  Sancho el Sabio Fundazioa  eta Hala Bedi irratia ditu bidelagun”, Oihaneder Euskararen Etxearen web orrian irakurri dugunez.

80 eta 90eko hamarkadetan musikaren, hitzen eta irudien bitartez sortutako kultura erakustera dator Rockomikiak erakusketa. Maiatzaren 3ra bitartean egongo da ikusgai Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian. Asteartetik igandera: 11:00-14:00 / 18:00-21:00 (igande arratsaldetan eta astelehenetan itxita).


Rockomikiak binetak & doinuak

Rocomikia3

Hitzaldiak:

Martxoak 14 larunbata, 12:00

Juanma Sarasola, Moskuko urrea liburua

Kultur eta gizarte mugimenduen eztanda Irunen, 1983-1993


Martxoak 25 asteazkena, 19:30

Garbiñe Ubeda, Yurre Ugarte

Eta emakumeak non zeuden?


Martxoak 27 ostirala, 19:30

Bingen Mendizabal – Mikel Valverde

Musika eta komiki baten sorkuntza zuzenean


Martxoak 31 asteartea, 19:30

Aritza Saenz del Castillo, “Jaungoikoak lehendakaria babes dezala”

Euskal Herriko rock erradikaleko erretorikaren interpretazio libertarioa


Apirilak 15 asteazkena, 19:30

Harkaitz Cano, musika euskal literaturan eta komikigintzan


Apirilak 17 ostirala, 19:30

badok.info atari berrituaren aurkezpena + Amorante kontzertuan


Bisita gidatuak:

Martxoaren 10etik apirilaren 1era (ikastetxeei zuzenduta)

Asteazken eta ostegunetan: 10:00-11.30 / 11:30-13:00

Astearte eta ostiraletan: 10:00-11:30


Martxoak 18 asteazkena, 19:30

Koldo Almandoz -David Zapirain

Erakusketaren komisarioen bisita gidatua


Martxoak 21 larunbata, 12:00

Iñaki Otamendi, Dabilen harria bisita-hitzaldia


Tailerrak:

Martxoak 9, 11, 16, 18 18:00-19:30 Wikipedia tailerra, Xabier Armendaritz


Apirilak 13, 14, 15, 21 18:00-20:00.

Apirilak 17, 16:00-20:00 Bideoklip tailerra , Maider Oleaga (*)


Apirilak 15, 16, 20, 22, 23 18:00-20:00 Marrazki bizidunen tailerra

The Arlotes, Ruben Sanchez (*)

(*) DBH eta Batxillergoko ikasleei zuzendua.


Hirinet agerkarian erakusketaren inguruko bideo hau topatu dugu. 

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)