Komunitatea

Erisentxokoilunetik

DIBERTITZEA

Larunbata, 2016-01-02 | Erisentxokoilunetik

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Egunsentian

zein hemisferiotan sentitzen duzu zirrara?

ez zaitu oraindik inork asmatu

 

Eguerdian

haizeak zuhaitzen adarrak mugitzen dituen bezala mugitzen zara

hostoak erortzen zaizkizu

eta berriak atera

 

Gauerdian

esku hotz haiek gogoratzen dituzu

desio dituzu

eta dibertitzea soilik nahi duzu

 

http://erisentxokoilunetik.blogspot.com.es/

93

Asteazkena, 2015-11-25 | Erisentxokoilunetik

 

DSC_5980

Armak, sokak, piramideak,

aldapak, harriak, kateak,

tronuak, makilak, albisteak,

oroitzapenak soilik izango al dira inoiz?

IPARRALDETIK

Asteazkena, 2015-10-21 | Erisentxokoilunetik

 

P1060462

Sarreran ahaztutako aterkia ikustean

errotik atera zitzaizkidan arratsalde hartako irribarre guztiak.

 

Iparraldetik etorri zinen

eta nik hatzaparrekin kristala kolpatzen jarraitzen dut

 

 

ZUHURRA DEN DISTANTZIA

Larunbata, 2015-09-12 | Erisentxokoilunetik

P1060516 (1)

Zure besoak begiratzen ditut

begiak itxia aurretik

eta bitartean aberri bat zutenak zirrikitu bila

airezko harresi zurrunetan

aberri berrien bila

zuhurra den distantzia batetik begiratzen diet

eta ilea kzikurragoa izatea nahiko nuke,

halakotan

NAHASTEN

Asteazkena, 2015-07-29 | Erisentxokoilunetik

P1060583

Ispilu aurrean lausotua nago

eta armairuan behin eta berriz

galtzen naiz

 

Atrezzoa zer den

eta zer ez den nahasten zaidanean

behin eta berriz

galtzen naiz

 

JE NE SUIS PAS

Astelehena, 2015-06-29 | Erisentxokoilunetik

 

 

3-Je suis

Terrorismoa zer ote den

galdetu Ciudad Juarezen edo

zure bizilagunari

Je suis Nagore diote batzuk

eta orduan

nor naizen ere ez dakit

banituen mugak zirriborratzen zaizkit

izu gehiagorik sentitu daiteke?

 

Arkatzak, kristalak eta telebistako albiste gehiago

 

 

DESIRA EZINA

Asteartea, 2015-04-14 | Erisentxokoilunetik

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

Barruko arroparen tiradera irekitzerakoan

harez beteta dagoela ikusi nuen

iraileko hondartzak bezala, epel

milaka harezko erlojuren isuriak

ezer ez aurkitzera kondenatu ninduten

 

eta biluzik ibiltzea erabaki nuen

biluzik eta esku hutsik

krimena egina zegoen jadanik

desiratu eizna desiratu nuen

 

emakume lizunen bekatuak

HERRIMINA

Osteguna, 2015-03-19 | Erisentxokoilunetik

sagarrak

 

Krisalida utzi behar izan nuen

zapore gabeko sagarak irensteaz aspertuta

Ebaren ondorengoen mirabe indargeak

fruta debekatuaren herrimina

krisalida utzi nuen

hark ni ito baino lehenago

Beste behin

Asteazkena, 2015-02-18 | Erisentxokoilunetik

beste behin argazki

Piztia piztu da

beste behin

pizti naiz, piztu naiz

nire oinotsen bolumena igoko dut

banatorrela ongi entzun dezazun

euriz eta beste zerbaitez

aurpegia bustitzen zaidan bitartean

basati sentitzen naiz

moztu berri dudan ilearen puntetaraino

pizti naiz, piztu naiz

beste behin

 

haizeak orain ekartzen

ditu noizbait eraman zituen hitzak

entzun ondo nire oinotsek diotena

ez nator gelditzeko

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.