Komunitatea

Jose Inazio Basterretxea

barikuko erretratuak

Ostirala, 2016-05-20 | Jose Inazio Basterretxea

 

Negarra

Egiptoko hegazkinaren aferaren inguruan, hainbat egunkari azaletan erakutsi dute bidaiaria galdu duten senideen negarra, negar femeninoa. Azaletako argazkietan, emakumea baizik ez dago. Ez dute hildakoek senide maskulinorik? Senide maskulinoei ez die eragin etxekoa galtzeak? Hedabideei ez zaie gizonen irudia interesatzen?

Batean, hor da burutik behera belo beltza daraman emakumea negarrez lehertzen. Beste batean, hor da belo gorrizka duen [...] Gehiago irakurri

barikuko erretratuak

Ostirala, 2016-05-13 | Jose Inazio Basterretxea

 

Ostrukarena

Lotsaizunaren murala: Mikel Zabalza torturapean hil zuten. Pareta txiki batean marraztu dute Zabalzaren erretratu modukoa, eta letra handitan dago tortura hitza idatzita. Datu bat ere badago bertan: berrogeita hamar urtean, hiru mila eta seiehun tortura-salaketa izan dira Euskal Herrian.

Ez dute ikusi nahi. Guardia Zibilak ez du ikusi nahi salaketa publikoa. Madrilgo Gobernu-ordezkariak ez du [...] Gehiago irakurri

barikuko erretratuak

Ostirala, 2016-05-06 | Jose Inazio Basterretxea

 

Oriamendi

Garai bateko eroetxeetako zaintzaileen bata zuria bezain zuri. Euskal Telebistaren seinalea itzali dutela eta Nafarroan, ez zait beltzean geratu pantaila, zurian baino. Zuri-zuri.

Hari begira geratu naiz. Adi-adi. Eta ikusi, ikusi dut zuriari jaulkitzen zitzaiola puntu gorri bat, hedatzen eta hedatzen joan dena. Gurutze bat ote? Ixa letra erraldoi bat ote? Eta pantaila osoa [...] Gehiago irakurri

barikuko erretratuak

Ostirala, 2016-04-22 | Jose Inazio Basterretxea

 

Arrakadak joko-zelaian

Lehen orrialdekoa bada ere, txiki-txikia gaurko argazkia. Ematen du moztu, iturrietan jarri, eta iturrietara jolasteko aukera emateko pentsatua dela. Umetan, iturri horietan, edari gasdunen txapen barrualdeetan, itsasten genituen gure kirol-heroiak: txirrindulariak-eta. Haiekin lasterketak egiteko plazako kioskoaren inguruan. Gutxirekin jolasten umeak orduan.

Kuriosoa da gaurko azaletan kirolak, futbolak, hartu duen tarte zabala ikusita, orrialde erdiak [...] Gehiago irakurri

barikuko erretratuak

Ostirala, 2016-04-15 | Jose Inazio Basterretxea

 

Bolbora-usaiak

Udal langilea uniforme distiratsuarekin, eskailera mekanikoan gora bihurkin elektrikoa eskuan. Errepublikaren eguna. Eraitsi dute, eraitsi, Rodezno Kondearen plaka. 'Askatasun plaza' izango da hemendik aurrera.

Hiri-hornigarrietatik kendu dute Maltako Kaballeroa, Francoren lehen Justizia-ministroa. Bere lan-bulegoan, berrehun ordu eman zituena heriotza-zigorrak izenpetzen. Berrehun ordu. Astebetea, ez lo ez jan. Heriotza-zigorrak izenpetzen. Marka.

Gehiago irakurri

barikuko erretratuak

Ostirala, 2016-03-18 | Jose Inazio Basterretxea

Patio eta eskortak

Angela Merkel, kantziler alemaniarra. David Cameron, lehen ministro britainiarra. François Hollande, presidente frantziarra. Hirurak ikusi ditut argazki batean, hizketa-saio lasaian, Bruselan. Errefuxiatuen krisia deitu diogun horretan, Europak atzealdeko patiora igorri nahi ditu iheslariak, haur eta gazte, gazte eta zahar, gizon eta emakume. Eta gibelaldeko patioak izen propioa du: Turkia.

Gehiago irakurri

barikuko erretratuak

Ostirala, 2016-03-11 | Jose Inazio Basterretxea

 

Metroak, zazpi euro

Gorbata urdin bikainarekin, Mariano Rajoy ikusi dut prentsan. Funtziotan den Espainiako presidenteak Europako arautegi berria izenpetu du errefuxiatuak saldoka erbesteratzeko. Nazio Batuek eurek ere ez dute begi onez ikusi neurria.

Errefuxiatuen krisi deitu diogun honetan, hamaika amesgaizto bizi izan du jendeak. Hamaika argazki zirraragarri ikusi dugu. Hamaika miseria kontatu digute. Hamaika galdera egin [...] Gehiago irakurri

barikuko erretratuak

Ostirala, 2016-03-04 | Jose Inazio Basterretxea

 

Bost krabelin gorri

Bost krabelin gorri. Bost heriotza beltz. Bi mila bala-zorro. Ehunka lagun zauriturik. 1976. Gasteiz-Zaramaga. Martxoak 3. Berrogei urte jada.

Pedro Maria Martinez, 27 urtekoa, Forjas Alavesas lantegiko langilea. Francisco Aznar, 17 urtekoa, okindegi-langilea. Romualdo Barroso, 19 urtekoa, Agrator enpresako langilea. Jose Castillo, 32 urtekoa, Grupo Arregui taldeko enpresa bateko langilea. [...] Gehiago irakurri

barikuko erretratuak

Ostirala, 2016-02-26 | Jose Inazio Basterretxea

 

Lotsaizuna

Beltzez jantzita burutik oinetara, lau lagun, poliziak. Beltzez jantzita burutik behera, bi lagun, emigranteak. Seiak, plastiko eta egur zatiz egindako txabola baten aurrean. Horixe gaurko argazkia.

Lileko auzitegiak baimena eman du: Frantziako Gobernuak kanporatu ahal izango ditu Calais inguruan diren errefuxiatuak, eta haien kanpalekua suntsitu ahal izango du. Legea eta ebazpena alde ditu Frantziako [...] Gehiago irakurri

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.