Komunitatea

imanol

"Idazten dut"

Asteartea, 2017-07-11 | imanol

“Aspaldi nago idaztera kondenaturik. Baita bizitza gutxi dagoen lekuetan ere”. Azalpenak azalpen, bere obrak definitzen du poeta ondoen. Idazten dut poeman daude, hain zuzen, Alaine Agirreren Txoriak etortzen ez diren lekua  (Erein) liburua ulertzeko gako denak, edo gehienak. Guztiz konfesionala baita. Liburu aurkezpenean poema hori errezitatu zuen eta bideo irudi bidez jaso genuen.


Idazten dut

 

Idazten dut

neure burua sartu dudan kartzela honetatik eskapatzeko

idazten dut

giltzaz itxitako gelak eta komunak eta armairuak irekitzeko

idazten dut

beti zarratuta dauden leihoetan zirrikitu bat zabaltzeko

idazten [...] Gehiago irakurri

"Zuri nahi nauk"

Ostirala, 2017-06-09 | imanol

Zuri nahi nauk

Hik egunsenti nahi nauk,

Nahi nauk aparrezko,

Nahi nauk nakarrezko.

Zitoria nola,

Garbia oroz gain.

Lurrin fineko.

Korola hetsiko.

 

Ilargi-izpi batek ere

Irazi gabea.

Bitxilorerik batere ez nire

Ahizpatzako.

Hik elurkara nahi nauk,

Hik zuri nahi nauk,

Goizalba nahi nauk hik.

 

Hik, kopa guztiak

Eskura ukan hituenak,

Ezpainak fruituz

Eta eztiz more.

Hik, aihenez estaliriko

Oturuntzan

Dena eman huenak

Bakoren ohorez.

Hik, engainuaren

Jardin Beltzetan

Gorriz jantzirik

Laster egin huenak hondamendirantz.

 

Hik, hezurdura duanak

Oraino ukigabe,

Batek jakin zein

Mirariren jabe,

Nahi nauk zuri

(Jainkoak barka hazala),

Nahi nauk garbi

(Jainkoak barka hazala),

Nahi nauk egunsenti!

 

Egik ihes basoetara,

Hoa mendira;

Garbi ezak ahoa;

Bizi hadi bordetan;

Uki ezak eskuekin

Lur bustia;

Elika hadi

Sustrai [...] Gehiago irakurri

"Urrun"

Astelehena, 2017-06-05 | imanol

Urrun

ez zaitez ibili zure buruko animalien gainetik

ez ezazu hain arinki ireki zure bularreko kremailera

ez orakulua kontsultatu koma egoeran bizi zarenean

ez moztu zure belardia beste inoren segaz

ez eraman berro-zopa eztarrira beroegi dagoela

ez trukatu erradiografiarik txarolezko historiagileekin

ez ordularirik ebatsi denboraren joanari

eta laga gogoeta askeen fluxuari

eraman zaitzan

urrun

 

Martxel Mariskal.


Itsasoa eta oinazea 

Martxel Mariskalen Azken zakatzak (Susa) poema liburuan bi gai horiek nabarmentzen dira. “Itsasoa izan da nire eskola eta oinazearen bitartez ari naiz [...] Gehiago irakurri

Artze, goian behean

Astelehena, 2016-02-01 | imanol

ArtzeLanaLanaLana

Kanpai-hotsak urrunean, haizearen zurrunbiloa, hitzak hegan... Modu iradokitzailean abiatzen da Ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa bideo instalazioa. Alberto Lizarraldek eta Carlos Rodriguezek zuzendu dute Donostiako San Telmo museoko erakusketa, EHUko Mikel Laboa katedrak eta Morgancreak lagunduta.

Luze zabal hitz egin daiteke Joxan Artzeren unibertso poetikoaz. Erakusketa honetan ordea, iradokizunetan dago mezuaren indarra. Lau pantaila, pareta eta zorua ari dira solasean. Artze ari du ezker eskuin, Artze ari du goian behean. Era honetan, poetaren [...] Gehiago irakurri

"Esan", Arkaitz Miner eta Iñigo Aranbarri batzen dituen kanta

Osteguna, 2014-11-13 | imanol

Miner

Hogei urteko ibilbidearen ondoren, bere bakarkako lehen lana aurketu du Arkaitz Miner musikari errenteriarrak. Talde eta bakarlari askorekin kolaboratu du baina azkenaldian Ruper Ordorikaren alboan nabarmendu da. "Esan" da bere diskoaren aurkezpen-kantua. Iñigo Aranbarriren poema bat du oinarri kantuak. Harrien lauhazka (Susa, 1998) liburuan argitara eman zuen hauxe:

 

 

BERROGEI MINUTUTAN EZ ESATEKO BELDURRA

Esan bare. Esan niri. Esan zakar

Esan ez dugula elkar maitatzen asmatzen

Esan ez dugula [...] Gehiago irakurri

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.