Bideoak

Hitzen ahairea (Susa) saiakera liburua

Asteazkena, 2018-10-10

Gotzon Barandiaranek Hitzen ahairea (Susa) saiakera liburua aurkeztu zuen atzo Bilboko Bira Kultur Gunean.

"Zein harreman du kantatzen dugunak gure izaerarekin? Zenbateko eragina du entzuten dugunak gure diskurtsoan? Zeintzuk dira gure erreferenteak? Zergatik irauten dute kantu batzuek gure gogoan betiko iltzaturik? Gure euskaltasunean zenbat zor diogu literaturaren eta musikaren lankidetzatik sortutako kantagintzari? Zergatik ez dugu kantatu emakumeek idatzitakorik? Inork kantatu ote dio bere hizkuntzari euskaldunok baino gehiago? Eta bihar, zeri kantatuko diogu?". Galdera horiei erantzun guran harilkatutako gogoetek  zeharkatzen dute Hitzen ahairea (Susa) saiakera liburua.

Atzoko prentsaurrekoan esan zirenak horrela jaso zituen Hamaika Telebistak.