Bideoak

Emakume burugabea, ikuskizuna

Asteazkena, 2018-09-05

Antxiñe Mendizabal idazleak eta Iraia Okina ilustratzaileak elkarrekin ondu zuten Emakume burugabea (Elkar) izeneko album ilustratua. Liburua oinarri harturik, performance modukoa eskaini zuten atzokoan Donostian, 'Poesia Orduak' zikloan. Antxiñe Mendizabalek Nerea Gartzia aktorea eta Pello Ramirez musikaria izan zituen bidelagun. Ikuskizunaren zatitxo bat jaso dugu ondoko bideoan.