Bideoak

Erretaguardiaren zailtasunak azaltzen dituen nobela

Asteartea, 2018-10-30

Yoseba Peñak bere azken nobela aurkeztu du: Hariak (Susa). Hiru belaunalditako emakumeen bidez, Euskal Herriaren berrogeita hamar urteko intrahistorian erreparatu du. “Euskal Herriaren zati garrantzitsu bati buruz idatzi du. Baina letra larriz idazten den historiari erreparatu baino, historia handi horren azpian dauden kontuei erreparatu die”, Leire Lopez Susako editoreak argitu duenez. “Erretaguardiaren zailtasunak azaldu ditu”, historia liburuetatik kanpo geratu ohi diren bizipenak.