Bideoak

Haur Besoetakoa, Paristik datorren artista (2)

Asteazkena, 2018-10-17

Unai Iturriaga bertsolariak eta Alex San Vicente Sanvi ilustratzaileak Haur besoetakoa: Paristik datorren artista (Ikastolen Elkartea) komiki-liburua aurkeztu dute gaur eguerdian, Donostiako Komikigunean. Antton Olariaga egon da prentsaurrekoan. Galderen tartean, hitza hartu du eta ironia eta haur mundua jostea oso zaila egiten zaiola adierazi du. Olariagaren eta Iturriagaren arteko solasalditxoa ondoko bideoan batu dugu.