Sinadurak

«“Basilika” biziki liburu ona da, baina ez nuen nik idatzi behar»

Ostirala, 2021-12-03

Ia lau hamarkada igaro dira Itxaro Bordak Basilika lehen eleberria kaleratu zuenetik, eta Luzien Etxezaharretari hari buruzko elkarrizketa eskaini zionetik. Laster piztu zen sua bazterretan: erretratu sarkastikoa egiten zien Elizari, abertzaletasunari, eta, oro har, euskal gizarteko estamentu guztiei. Ez zuen inor epel utzi. Urte luzez pasarte haiek ahantzi nahi izan dituen arren, elkarrizketa proposamenari baiezkoa eman dio azkenerako: «badut liburua onartzeko garaia».