Sinadurak

Argiantzan oso zaila da zer datorkigun ikustea

Ostirala, 2020-09-11

Uztailaren hondarrean egin genuen hitzordua Pellok eta biok Iruñean. Covid-19ak eragindako egoeraren ondorioz, liburu denda batean eskatu genuen aterpe elkarrizketa lasai egiteko. Iruñeko kale nagusian, beti bezain abegikor, egin ziguten txokoa. Zorionez den-dena ez da aldatzen. Pellorekin bere azken nobela, Argiantza, izan genuen hizpide eta hortik literaturaren kale kantoiak arakatzeari ekin genion. Errealitatea islatzen duten euri putzuak daude nonahi. Eskuzabal eta oparo aritu zen erantzunetan autorea, kamustu gabe beti ere. Luma zorrotzekoa baita Lizarralde. Eta aho bilorik gabea. (Irudia: Erein argitaletxea)