Estevo Creus Andraderen poesia
Ostirala, 2016-10-28Aste honetan "Literatur Amuak" egitaraua antolatu dute Ondarroan. Larunbatean (urriaren 29an, 12:15ean) "Todos os mares o mar. Galizierazko poesia" emanaldia egingo da, galizieraz, euskarazko azpitituluekin. Galiziako lau idazlek hartuko dute parte bertan, haien artean amu honetan protagonista duzuen Estevo Creus Andrade. Iñigo Astizek euskaratu ditu jarraian irakurri ditzakezuen poemak.
Estevo Creus Andrade (Cee, Galizia-1971). Psikologian lizentziatua, Costa da Morteko Batallon Literario taldearen sortzaileetariko bat izan zen 90eko hamarkadan, eta Letras de Cal argitaletxea ere sortu zuen. 1996an argitaratu zuen Poemas da cidade oculta izeneko lehen poema liburua, eta beste sei poesia liburu baditu kaleratuta geroztik. Gainera, Miguel Gonzalez Garcés, Eusebio Lorenzo Baleiron eta Fiz Vergara Vilariño sariak jasoak ditu haietako batzuei esker.
(I)
Ezagutzen ez nuen emakume batek
hirurehun zulo saldu nahi izan zizkidan eta usain bat.
Egun hartan
arrain bat atera nion kapelutik
eta begi artean sartu nion.
Ze polita
-esan zuen-
oso egun polita da.
Jadanik badira urte batzuk
zubi guztiak bisitatzera irten ginela
eta elkarri izarrak ukitzera
ze polita
-esan zuen-
ze polita den
ikustea
nola hiltzen diren erraldoiak
zubipean
eta ezikusiarena ez egitea.
(IV)
zetazeo gune bat bezalakoak gara
eta asten hirutan
maitasuna okaztatzen dugu
ahotik ahora
gero armairuak irekitzen ditugu
pintzelak dituena
argazkiak
eta bide zintak
gure postura intimoenekin.
zuk inoiz ez daramazu kulerorik
eta beti koadro bera pintatzen duzu
urdina
kobalto-urdina.
nik patxadaz begiratzen zaitut
ez dakit
honek guztiak nolabait
zure akordua ekarriko balit bezala.
Ez zen Jodorosky
edo psike guztia? magia da
balea bat etorri zen
eta balea bat zenez
denek baleak marraztu zituzten
eta balea bat etorri zen
Metantona 1
Balea izatea
ez baita batere erraza
imajinatu
hainbeste gorputz
hainbeste kilometro
hainbeste itsaso
ehunka eta ehunka
zapata
Omitera
eta bi segundo baino ez ziren izan
moilatik begira
baina betirako geratu zitzaion tonto aurpegia
ze nork esango zuen
pipak gustatuko zitzaizkiola!
Manera onen kontra
manera ona
eta bat-batean balea bat agertzen bada
ez bitan pentsatu eta korri
korri tximista baten pare!
ez begiratu atzera eta korri!
korri!
korri!
ikusiko duzu zeinen ongi errebotatzen duzun!
Edo bai
balea bat zeraman
sokatxo fin bati lotuta
eta mutikoa triste zegoenez
pentsatu zuen onena
esku txiki hark hala
eraman zezan uztea izango zela
izango zuela denbora gero ere alde egiteko
mutikoa triste zegoela
eta beti dagoela denbora.
eta 1a dena da 1a eta
nire lagun celso kezkatuta dabil
nonbait balea itsasoan sartu duelako
eta ez dagoelako hortik aterako duenik
hitz alazaron dahabil
pipa poltsa izan zen lehenengo
gero
ogia txokolatearekin
eta hurrengo egunean izozki bila itzuli zen madarikatua
pistatxo, mesedez! -oihukatu zuen pozik-
eta ja betirako geratu zitzaidan
“pistatxo” ezizena
niri ere!
bazuen “batman” oihukatzea!
gizakia eta arraina ahotik galtzen
eta jendeak dio baleek ez dutela hitzik egiten
baleek ez dutela hitzik egiten esanez ematen dute eguna
ez dutela hitzik egiten
baleek ez dutela hitzik egiten
ez dutela hitzik egiten
gustatzen zaie hori esatea
baleek ez dutela hitzik egiten
eta baleek ez dutela hitzik egiten esanez ematen dute eguna
baleek ez dutela hitzik egiten
ez dutela hitzik egiten
ez dutela hitzik egiten
baleek ez dute hitzik egiten
baleek ez dute hitzik egiten
baleek ez dute hitzik egiten
loroek bezala orduan! diot nik!
dena ez baita mendafina
ezta igeri dabilen oro ere
eta ikusiko duzu baietz
esan zuen Antoniok tximistaren pare
arraoinontzian sartu zuenean
ezetz -esan nuen nik-
eta baietz eta baietz berak
eta ezetz eta ezetz nik
eta berak baietz
eta nik ezetz
eta berak baietz
eta nik ezetz
eta berak baietz
eta urteak halaxe!
hementxe
sardina bati
jaten ematen!
erietxea 3
indefinizio modura
zenbakia perketua da
edo definizio modura zenbakia inperfektua da
aurpegi triste
eta luzeak
daude gaur arrainontzian
eta mutiko bat etorri da bere tronboiarekin
zahartxoentzat jotzera
ballenato bat
“do eskala” -deitzen da-
eta badoa mutikoa
eta 3 nota falta ditu
eta barreak hasten dira
eta ezer ez
ez nuen besterik kontatu nahi
eta besterik ez
hor amaitzen da kontua
ezer ez
ez zela ezer ere