Irratsaioak

Ohiko (H)ilbeltza egingo dute, urtarrilaren 24tik 30era

Asteazkena, 2021-12-22

Betiko formatura itzulita, astebetez egingo dute (H)ilbeltza Baztanen: urtarrilaren 24tik 30era izango da, eta VIII. edizioa dute aurtengoa. Albiste honetan bildu dugu egitaraua osorik. Irudian, jaialdiaren antolatzaileak, aurtengo kartelarekin.

2021ean ezin, baina 2022an betiko formatura itzuliko da (H)ilbeltza, antolatzaileek aste honetan bertan jakinarazi dutenez: «Ilbeltzean eta aste batez ospatuko dugu Baztanen (H)ilbeltza, Euskal Nobela Beltzaren Astea». Vlll. edizioa dute aurtengoa, eta urtarrilaren 24tik 30era bitarte egingo dute. Jarraian, egitaraua. 

Urtarrilaren 24an, astelehenez, solasaldia antolatu dute Koldo Bigurekin, hark itzuli baitu Massimo Carlottoren Agur, maitea, ikusi arte (Txalaparta, 2022), azken (H)ilbeltza bekaren irabazlea. Arizkurengo liburutegi beltzan izango da hitzordua, 19:3oetan. 

Urtarrilak 26 asteazkenean, berriz, Euskal Gaizkileak podcasta deritzon solasaldia zuzenduko du Beńat Hach Embarekek. 19etan izango da, Anizko elkartean. 

Urtarrilaren 28an, ostiralez, klasiko bati buruz hitz egingo dute: «Marga Andurain abenturaren gurpilean» solasaldia eskainiko du Ainize Madariagak. Elizondoko Arizkunenean izango da, 19etan. 

Larunbatean eta igandean, hilaren 29an eta 30an, programa bete-betea izango dute Baztanen. Larunbatean, hasteko, «Beltzak argitara. Hondar ahoak (H)ilbeltzan» mahai-ingurua egingo dute Koldo Almandoz zinegileak eta Marian Fernadez ekoizleak, 11etan hasita, Elizondoko Arizkunenean. Kondoren, 14tan, bazkaria izango da Erratzuko elkartean, eta bazkalostean, berriz, Itxaro Bordaren Euri zitalari esker eleberriari buruzko aurkezpena, Ane Gartziaren eskutik. Iluntzean, (H)ilbeltzako tradizioetako bat: Susmagarrien gaua Erratzun barna. 

Igandean, jaialdiari amaiera emateko, bi ekitaldi izango dira. 11etan, Iruritako plazan hasita, Itzuli beltza egingo dute, Lubakietako oroiminak izenburuarekin. Arratsaldean, 19etan, «Frankenstein agurgarria» emanaldia eskainiko dute Pettik eta Ana Galarragak: «gutun musikatua Viktor Frankensteini». 

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)