Albisteak

Maiatzen solasaldiak, hogeita hamahirugarrenez

Osteguna, 2017-05-18

Hiru hamarkada pasaz antolatu dituzte solasaldiak Maiatz argitaletxeko kideek, urtero urtero; aurtengoan, hiru egunetarako egitaraua prestatu dute, bi hiritan, Baionan eta Iruñean. Atzo hasi ziren, eta bihar eta datorren astean ere izango dute hitzordurik.

Maiatzak 18, osteguna

Baionako Euskal Museoan

19:00: Maiatz 64 aldizkariaren aurkezpena

19:30: Hiru idazle nafartar “Historia eta imaginarioa” sailean:

Rosa Arburua: Historia sendimendutik

Aingeru Epaltza: Hiri buruzagiak

Luis Garde: Ezkabako ihesaz

20:30 Bideo emanaldia Irudipenezko istorioak


Maiatzak 25, osteguna

Iruñean

17:00: Bisita gidatua: “Iruñea, hiri buruzagi. Baskoniatik Nafar Estatura.” Iruñearen, Euskal Herriko hiriburuaren, irakurketa historiko-politikoa egiteko ibilbidea. Gaizka Arangurenen eskutik. Labrit pilotalekuaren ondoan hasiko da.

Condestable Jauregiko goiko gelan.

19:00 Bideo emanaldia: “Irudipenezko istorioak”

19:30 Irakurketa literarioa: "Historia eta imaginarioa"

Danserie Ensemble: musika

Itxaro Borda: Shakespeare eta Nafarroa

Marikita Tanburin: Agoteak eta Nafarroa

Lucien Etxezaharreta: Historia eta euskal imaginarioa


 

Antolatzaileak: Maiatz, Hatsa elkartea, Zaldiko Maldiko elkartea eta Karrikiri elkartea.

Babesleak: Iruñeko Udala, Nafarroako Gobernua, Euskal Elkargoa, Baionako Euskal Museoa eta Euskal Kultur Erakundea

 

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)