Agenda

Mikel Ayllonekin "Ez tiro egin anbulantziei" liburuaz solasean

Xehetasunak
Noiz: urriak 7, 20:00etan
Non: Bilbo (Deustu), Bidarte Udaltegia
Harremanetarako
Irakurle taldea: Deustua

Mikel Ayllonekin

Mikel Ayllonekin Ez tiro egin anbulantziei (Elkar, 2015) eleberria izango dute mintzagai.

Kartzelan azaldu da bat-batean Gerard, zergatik ez dakiela. Sartu duten mundu krudel hori ulertu ezinik emango ditu egunak, banaka desagertzen hasiko diren kidez inguraturik: Fred, Karim, Telmo, Montag… Guztien arteko lokarria eta egoera ulertzeko giltza dirudi Sylviek, Gerardek arestian ezagututako emakume misteriotsuak. Nor dira mundu zaharra lurperatu nahi luketen horiek? Mundu berria jaio ezinik dabilen argiilun honetan, ez ote da munstroz beteko ingurua? Eleberri ausart bezain aberatsa gauzatu du Mikel Ayllonek Igartza sariaren laguntzaz.