Jesus Sudupe "Patta" musikariak "Larru beltzez" kantua sortu du Juan Luis Zabala idazlearen hitzekin osatua. Jarraian topatuko dituzue kantua, hitzak, eta Zabalak berak idatzi duen aurkezpena.
Jon Miner musikariak Oier Guillanen poema bat musikatu du, 1999an Pasaiako Hiria poesia sariketaren harira argitaratutako Gabeziak bildumako "Nire begi kiskaliak ixteko".
Rafa Ruedak sarritan musikatu ditu euskal idazleen poemak. Oraingo honetan Gabrielen lekua proiektuaren harira jantzi ditu doinu eta ahotsez Gabriel Arestiren zazpi testu: sentikarian jotzen dituen sei kantak eta bat gehiago entzun daitezke titulu berarekin kaleratu den disko-liburuan. Haien artean da Poema musikatuak atalean entzun dezakezuen "Egia bat esateagatik".
Andoni Arcillak 2011ko abenduan kaleratu zuen Hilkorra ez banintz (Gaztelupeko Hotsak) izeneko diskoa. Bertan jazz doinuak ziren nagusi, idazle hauen poema eta kantuekin uztarturik: Jon Mirande, Hedoi Etxarte, Koldo Izagirre, Angel Erro, Itxaro Borda, Anna Akhmatova eta Rikardo Arregi Diaz de Heredia. Lehenago Etxarterekin berarekin entzun ahal izan genuen Arcilla pianoa jotzen, Suzko lilia liburua aurkezteko egindako errezitaldietan. Hemen entzun dezakezuena, Izagirreren ‘Bolueta-Sestao 06.13’ poemarekin egindako kanta da.
Jon Minerrek Leire Bilbaoren testu bat musikatu du: Scanner (Susa, 2011) liburuko 'Oinen arteko hutsunea' poema. Jarraian entzun eta irakurri dezakezue.
Hura ez da lekua diska-liburua aurkeztu zuen astelehenean Txalaparta argitaletxeak. Bertan parte hartu dute Ander Fernandez musikariak eta Asier Sarasola idazleak. Jarraian entzun dezakezue lan honetako poema musikatu bat.