ZIPRIZTINAK 3: Nora Arbelbide
Osteguna, 2021-12-23ZIPRIZTINAK bideo-sorta abiatu du Euskal Idazleen Elkarteak; hirugarrena, Nora Arbelbideren eskutik.
ZIPRIZTINAK bideo-sorta abiatu du Euskal Idazleen Elkarteak: zer garen esateko beste modu bat da. Bost idazlerengana jo dute horretarako, baina ez daukate gelditzeko asmorik.
Hirugarren ZIPRIZTINA Nora Arbelbidek dakar.
«Gertatu da behin baino gehiagotan uzteko gogoa izatea. Negarretan. Hainbeste lan, hainbeste zilegitasun eskas eta zertarako? Eta zenbat aldiz ez naizen iratzarri gauaren erdian, tanpez. Izen bat gaizki idatzi nuela, edo zerbait zehaztea ahantzi nuela. Gordin bezain eder. Egunero idatziz, euskaraz idatziz. Mundu bat idatzi. Eta idatziz errealitate egin».
Hemen ikus dezakezue bideoa, zabaldu zipriztina.
Aurreko biak ikusteko, egin klik: Amets Arzallus eta Bea Salaberri.