ZIPRIZTINAK 2: Bea Salaberri
Asteartea, 2021-12-21ZIPRIZTINAK bideo-sorta abiatu du Euskal Idazleen Elkarteak; bigarrena, Bea Salaberriren eskutik.
ZIPRIZTINAK bideo-sorta abiatu du Euskal Idazleen Elkarteak: zer garen esateko beste modu bat da. Bost idazlerengana jo dute horretarako, baina ez daukate gelditzeko asmorik.
Bigarren ZIPRIZTINA Bea Salaberrik dakar, xinaurrien inguruan.
«Mundua xinaurritegia da. Xinaurri errari ala gorri ala zamari, denek dute noizean behin zerbait ohargarri. Jasotzen ditut banaka, jin ahala, ahanzturaren zirimolak irentsi aitzin. Eta sosegu beharretan naizelarik, hementxe dut sorgintza liburu propioa, eskupean...»
Hemen ikus dezakezue bideoa, zabaldu zipriztina.
Bestalde, hemen ikus dezakezue Amets Arzallusena.
Utzi zure iruzkina