Albisteak

Tupust kolektiboa eta Iñaki Alegria Irakurrieran irratsaioan

Ostirala, 2021-12-17

Tupust! kolektiboa eta Iñaki Alegria elkarrizketatu ditu Leire Palaciosek Irakurrieran irratsaioan, Euskal Idazleen Elkartearen eta Bizkaia Irratiaren eskutik. Tupust! kolektiboaren ZU komikiaz (Autoedizioa, 2021) eta Eduardo Galeanoren Latinoamerikaren zain urratuak (UEU, 2021) liburuez mintzatu dira.

Oraingo honetan, bi proposameni egin die lekua Leire Palaciosek Irakurrieran irratsaioan. Lehenik, Tupust! kolektiboko kide den Ainara Azpiazu Axpirekin mintzatu da, beren bigarren komikiaren harira. Ondoren, Iñaki Alegriarekin hitz egin du, zeinak Eduardo Galeanoren Latinoamerikaren zain urratuak liburua itzuli baitu, eta UEUren eskutik argitaratu.

Uberan atarian, biak ala biak izan ditugu aipagai, jarraian irakur dezakezuen moduan:

Kalean da Tupust! kolektiboaren bigarren liburua

Saiakera itzulien uzta oparoa


Bi lanei buruz askoz gehiago deskubritu nahi baduzue, hemen behean entzun dezakezue saioa osorik:

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)