Albisteak

Aurtengo erreportajeak

Osteguna, 2020-12-31

Antzerkia, itzulpena, idazle-jarduna… Jarraian dituzue aurten Hitzen Uberanen egin ditugun erreportajeak. On egin!

Idazleen trabak eta saihesbideak

Idazleen lana amaituta eta ia ebatzita iristen da geure eskuetara eta bidean izan dituzten trabak ikusezinak izan litezke irakurleontzat. Trabak izan, badituzte, baina. Horietariko batzuk aletuta datoz hemen, Irati Jimenez Uriarteren, Peru Magdalena Arriagaren eta Uxue Alberdi Estibaritzen ahotik eta oinetatik.

Egilea: Alaia Martin


 

Zergatik dira direnak emakume itzultzaileak?

Itzulpengintza jarduera feminizatua omen da; baina azken urteotan argitaratu diren euskararako itzulpenak aztertuta, lautik hiru gizonezkoek sinatuak direla ikusiko dugu. Nondik nora desoreka hori? Arrazoiak ulertu nahian, Itziar Diez de Ultzurrun, Bego Montorio eta Ana Moralesengana jo dugu argibide eske.

Egilea: Isabel Etxeberria


 

Poeta kantariak? Hitzak doinuak adina balio duenean

Uste zabalduena da liburua dela literaturaren aterpe nagusia. Baina, inguratzen gaituzten euskarrietan bilaketa azkar bat egingo bagenu, elementu poetiko ugari topatuko genituzke. Istant batean. Sare sozialetan, egunkarietan, kaleko afixetan, fikziozko telesailetan... Kantaren xerka ibili ohi den sortzailearentzat ere, oro da inspirazio iturri. Gorka Urbizuk, Jon Basagurenek eta Olatz Salvadorrek kantaren mekanika hobeto ulertzeko gako ugari eskaini dizkigute.

Egilea: Imanol Ubeda. (Artikulu hau Hegats aldizkariaren 57. Zenbakian kaleratu zen estreinakoz)


 

Antzerkia eta literatura: Sismografo eszenikoa

Antzerkia eta literatura beti egon dira talkan. Antzerkia bada edo ez da literatura? Nola bizi dute hori sortzaile belaunaldi berriek? Erreportaje honetan udazkenean taularatu diren estreinaldi batzuei begira jarri gara, lurrikara eszeniko berrien sismografoa piztuta.

Egilea: Oier Guillan. (Artikulu hau Hegats aldizkariaren 57. Zenbakian kaleratu zen estreinakoz).


 

Euskal teatroa(k)

Oier Guillanek iritzi moduko analisia plazaratu du "Sinadurak" atalean, zortzi atalez osatua. Bertan euskarazko dramaturgia "berriez", datozkeen proiektu berriez, eta koronabirusaren aurreko eta ondorengo argazkiez, mintzatu da.


 

Hitzen Uberanek 10 urte

Egunez egunekoak markatzen ditu asteak, hilabeteak eta, azkenean, urteak. Hamaika istorioz osatzen dira bizitzak, edo, Hitzen Uberanen kasuan bezala, hamaika albistek, edo elkarrizketek, edo hitz ahoskatuek. Hamar urteko ibilbideari errepaso egin diogu, azaroaren 26an Donostiako Victoria Eugenia Clubean antolatu dugun ospakizunaren bidean.


 

 

 

 

 

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)