Horst Fantazziniren Ormai é fatta! liburua proposatu digu
Asteazkena, 2015-03-04 Markel Ormazabalek Hemen naiz, ez gelditzeko baina (Txalaparta) liburua kaleratu zuen iaz. Kartzelan idatzitako liburua, kartzela ulertzeko beharrak idaztera bultzaturik. Ormai é fatta! liburua ere, espetxe ezberdinetako erizaindegietan idatzia dago. Errealitatean oinarritutako nobela edo ihesaldi baten kronikatik harago, "garai jakin baten bizipen azterketa da Horst Fantazzinik liburuan aurkezten diguna. Anni di piombo (Berunezko urteak), Margarethe Von Trottaren 1981eko filmearen izenburutik hartutako esamolde arras ezaguna. Eta berunarena da, hain zuzen ere, orrialdeak pasa ahala irakurlearen ahoak hartzen duen gustoa", Ormazabalek aditzera eman digunez.