Albisteak

Idazketa-tailerra eskainiko du Yolanda Arrietak hilaren 27an

Osteguna, 2021-12-23

Andoaingo Basteron izango da ikastaroa, eta 14 urtetik gorakoei zuzenduta dago.

Egun batez idazle, zergatik ez? idazketa-ikastaroa eskainiko du Yolanda Arrietak datorren astelehenean, hilak 27, Andoaingo Bastero kulturgunean, 9:30etatik 13:30etara bitarte.

«Aldi berri bat asmatzeko, geure jaioteguna berrasmatzeko, etxe berri bat eraikitzeko gure niari».

Informazio gehiago jasotzeko jarri harremanetan Euskal Idazleen Elkartearekin; horretarako, deitu 943 27 69 99 telefonora, edo idatzi eie@idazleak.eus helbidera.


Yolanda Arrieta

Yolanda Arrieta Malaxetxebarria (1963) Etxebarrin jaio zen eta Usurbilen bizi da orain. Irakasle ikasketez gain, Antzerkia eta Kultur eta Gizarte Antropologia egin ditu. Idazketa sortzailearen inguruko tailerrak gidatzeaz gain, Literaturara hurbiltzeko saioak egiten ditu haur txikien guraso eta irakasleekin.

Hainbat liburu argitaratu ditu Haur eta Gazte literaturan zein helduenean. Literatura ardatz duten zenbait produktu ere sortu ditu: testu liburuetako Literatura atala, egutegi olgetariak, postalak, margotzeko liburuak, album familiarra... Prentsan ere aritu izan da azken urteotan.

2015ean Haur eta Gazte Literaturaren Euskadi Saria irabazi zuen Argiaren alaba liburuarekin (Autoedizioa, 2014, Denonartean, 2015).

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)