Elkarrizketak

«Oso ikusita dauzkagula uste dugun lekuetan badaude oraindik ikusi ez ditugun gauzak»

Ostirala, 2021-12-31

Itziar Ugarte elkarrizketatu dugu, Gu gabe ere (Susa, 2021) poema-liburuaren harira.

«Oso ikusita dauzkagula uste dugun lekuetan badaude oraindik ikusi ez ditugun gauzak»

«Saiatu naiz zaurian gatzik ez botatzen»

Asteartea, 2021-12-28

Nerea Loiola elkarrizketatu dugu, Epizentroa (Erein, 2021) ipuin-liburuaren harira.

«Saiatu naiz zaurian gatzik ez botatzen»

Aurreko elkarrizketak

«“Basilika” biziki liburu ona da, baina ez nuen nik idatzi behar»

Ostirala, 2021-12-03 «“Basilika” biziki liburu ona da, baina ez nuen nik idatzi behar»

Ia lau hamarkada igaro dira Itxaro Bordak Basilika lehen eleberria kaleratu zuenetik, eta Luzien Etxezaharretari hari buruzko elkarrizketa eskaini zionetik.

Amaia Apalauzaren apalategian

Asteazkena, 2021-12-01 Amaia Apalauzaren apalategian

Apalategian atalean, beren liburu kuttunei (eta ez hain kuttunei) buruz galdetuko diegu idazle eta itzultzaileei hilean behin.

«Ez zait interesatzen Superman baten bizitza kontatzen duen ezer»

Ostirala, 2021-11-05 «Ez zait interesatzen Superman baten bizitza kontatzen duen ezer»

Profeten iruzurra (Maiatz) da Amaiur Epherren lehen literatur lana, eta artefaktu hibrido bezala aurkeztu du –antzerkia, poesia edota saiakera printzak ditu, gehien eleberrira hurbiltzen bada ere–.

«Itzuli nuen lehen liburuan, amets egin nuen aditz batekin, eta ametsak eman zidan soluzioaren parte bat»

Ostirala, 2021-10-22 «Itzuli nuen lehen liburuan, amets egin nuen aditz batekin, eta ametsak eman zidan soluzioaren parte bat»

1988an argitaratu zen Koro Navarrok itzulitako lehen liburua, eta harrezkero 30 lan inguru ekarri dizkio euskal literaturari, batez ere ingelesetik, eta askotariko moldetakoak: eleberria, saiakera, eta ipuina; helduentzako, haurrentzako eta gazteentzako literatura...

«Niretzat behintzat, maite dugunontzat, literatura pasioa da, eta taberna edo territorio bat»

Ostirala, 2021-10-15 «Niretzat behintzat, maite dugunontzat, literatura pasioa da, eta taberna edo territorio bat»

Hona hemen Eneko Barberenak Edorta Jimenezi egindako elkarrizketaren bigarren zatia.

«Egunen batean amoniteak izatera iristen bagara, ez da izango amaierarik txarrena»

Ostirala, 2021-10-08 «Egunen batean amoniteak izatera iristen bagara, ez da izango amaierarik txarrena»

Eneko Barberena kolaboratzaileak luze eta sakon elkarrizketatu du Edorta Jimenez idazlea.

Oier Guillanen apalategian

Ostirala, 2021-10-01 Oier Guillanen apalategian

Apalategian atalean, beren liburu kuttunei (eta ez hain kuttunei) buruz galdetuko diegu idazleei hilean behin.

FEREKA: Txinpartatik sura

Ostirala, 2021-09-10 FEREKA: Txinpartatik sura

Fereka poesia liburu ilustratua kea darion kafe-kikara zuri-gorri baten irudiarekin hasten da, Maria Oses Saizen (Arrasate, 2000) eta Libe Argoitia Lezetaren (Arrasate, 2002) ideia asko hasten direlako horrelakoxe kafe beroen bueltan, ia beti Irati tabernan.

Idazleen apalategietan miaka

Osteguna, 2021-07-29 Idazleen apalategietan miaka

Ikasturte honetan atal berri bat abiatu dugu Hitzen Uberanen: Apalategian; beren liburu kuttunei (eta ez hain kuttunei) buruz galdetu diegu idazleei hilean behin.

2020-2021 ikasturteko elkarrizketak

Asteartea, 2021-07-27 2020-2021 ikasturteko elkarrizketak

Hona hemen 2020-2021 ikasturtean Hitzen Uberan atarian egin ditugun elkarrizketak, ordena kronologikoan.

«Hizkuntza harrobi ia mugagabe bat da, eta pena litzateke hura ustiatzeari utziko bagenio»

Osteguna, 2021-07-22 «Hizkuntza harrobi ia mugagabe bat da, eta pena litzateke hura ustiatzeari utziko bagenio»

Maialen Berasategi elkarrizketatu dugu, Eskuan beti zerbait (Balea Zuria) poema-liburuaren harira.

Agus Perezi elkarrizketa

Ostirala, 2021-07-16 Agus Perezi elkarrizketa

Agus Perezek Aititaren betaurrekoak saiakera plazaratu du Ganbila bildumaren barruan, Susa eta EHAZEren eskutik.