Javier Aramendiren liburu gomendioa(k)
Joseph Conrad eta Robert Laxalt-en liburu bana hautatu ditu
Asteazkena, 2015-02-18Javier Aramendi Euskal Filologian lizentziatua da eta irakasle lanetan dabil institutu batean. Iaz, lehen poesia liburua plazaratu zuen Ereinekin: Verba polita. Urria partean, solaskide izan genuen Hitzen Uberan. Honakoan baina, liburu gomendio eske jo dugu Aramendirengana. Bat ez, bi dira hautatu dituen liburuak: Joseph Conrad-en The mirror of the sea eta Robert Laxalt-en Sweet promised land liburua. "Parekotasun guztien artetik badago bat nabarmendu nahi nukeena, egungo bidai, abentura edo oroitzapen liburuetan ohikoa izaten ez dena: haien helburua ez da beren balentriak erakustea, beren ausardia frogatzea edo irakaspenik ematea, benetan maite duten bizimodu baten eta lanbide baten testigantza egitea baizik".