Sofi Oksanen-en Garbiketa liburua proposatu digu
Asteazkena, 2014-10-22 Tafallan sortu zen Garazi Arrula Ruiz, 1987an. Atzerriko hizkuntzako irakasle-ikasketak egin zituen, Itzulpengintza eta interpretazioa lizentzia gero eta, azkenik, Hizkuntzalaritza masterra. Besteak beste, Anaïs Ninen Venusen delta (Txalaparta, 2013) ipuin-liburua eta F.Scott Fitzgeralden Plazeraren gau ilunekoak antologia (Elkar, 2014) euskaratu ditu, azken hau Iñigo Roquerekin lankidetzan. Berria egunkarian kolaboratu izan du eta Elearazi blogeko sortzaileetako bat da. Liburu gomendio baten bila jo dugu Garazi Arrularengana eta hauxe da proposatu digun liburua: Sofi Oksanen-en Garbiketa (Erein-Alberdania, Batera saila).