Albisteak

Uxue Alberdi eta Araiz Mesanza Irakurrieran irratsaioan

Ostirala, 2021-12-17

Uxue Alberdi eta Araiz Mesanza elkarrizketatu du Garazi Albizuak Irakurrieran irratsaioan, Euskal Idazleen Elkartearen eta Bizkaia Irratiaren eskutik. Hili (Elkar, 2021) liburu ilustratuari buruz hitz egin dute.

Garazi Albizuak elkarrizketa egin dio Uxue Alberdiri eta Araiz Mesanzari, Hili (Elkar, 2021) liburu ilustratuaren inguruan.

Sinopsia

Bizirik gaudelako pentsatzen dugu hiltzeaz Uxue Alberdik eta Araiz Mesanzak sortu duten liburu ilustratuak heriotza du hizpide. “Adin batetik aurrera, hil egingo garela ulertzen dugu, ulertzen saiatzen gara”, horixe da proiektuaren abiapuntuko hausnarketa. Haurrengan pentsatu du Uxuek aurrenetik: “Hilda egotea zer den ulertzen saiatzen da haurra, eta ihes egiten dio zerbaitek”; liburuaren ekarpena, ordea, ez dago haurrei mugatua, heriotzaren inguruko galdera-erantzunak ez direlako inoiz erabakita geratzen.

 

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)