Albisteak

ZIPRIZTINAK 5: Katixa Dolhare-Zaldunbide

Ostirala, 2021-12-24

ZIPRIZTINAK bideo-sorta abiatu du Euskal Idazleen Elkarteak; bosgarrena, Katixa Dolhare-Zaldunbideren eskutik.

ZIPRIZTINAK bideo-sorta abiatu du Euskal Idazleen Elkarteak: zer garen esateko beste modu bat da. Bost idazlerengana jo dute horretarako, baina ez daukate gelditzeko asmorik. 

Bosgarren ZIPRIZTINA Katixa Dolhare-Zaldunbidek dakar.

«Nik salbamena literaturan dut atxematen. Ttikitik ohartua naiz irakurtzea dela bertzelakoaren esperientzia egitea, eta hori esperientzia erabat gozagarria dela. Haurra nintzenean, ohean irakurtzen nuen, eta mihise intimoen azpian osoki arrozten zitzaidan ene nortasun bakuna, eta bizi anizkoitzeko izakia bihurtzen nintzen».

Hemen ikus dezakezue bideoa, zabaldu zipriztina.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)