Jon Miner eta Oier Guillan
Astelehena, 2013-12-23Jon Miner musikariak Oier Guillanen poema bat musikatu du, 1999an Pasaiako Hiria poesia sariketaren harira argitaratutako Gabeziak bildumako "Nire begi kiskaliak ixteko".
Begi kiskaliek ahanztura dute xede
ezer gertatu ez balitz bezala
zer gertatuko baten bidean
begi kiskaliek etorbide osoak izoztuko lituzkete
kantoietan malkoak eskatzeko arren
ezerezaren bidaiari grisei
min bat dut agerian
iraganaren lausoak busti dizkit
xamurki ezpainak
nor edonoren malkoak behar ditut
nire begi kiskaliak
ixteko
Utzi zure iruzkina