Poema musikatuak

Jexuxmai Lopetegi eta Joseba Sarrionandia

Osteguna, 2012-07-05

Jexuxmai Lopetegi (Zarautz, 1956) musikaria Akelarre taldearekin (1985-1993) eta Kepa Junkerarekin (1994-95) ibili izan da lanean. Bakarkako bost disko kaleratu ditu Jexuxmai & Noizbehinka izenarekin, azkena Izar Uxo (2009). Aingura honetan Joseba Sarrionandiaren Ez gara gure baitakoak liburuko 'Paisaia intimoa' testua musikatu du.

Urko Menaia eta Urtzi Urkizu

Astelehena, 2012-05-14

Urko Menaiak Urtzi Urkizuren poema bat musikatu du: Kezka bat gutxiago (Maiatz, 2012) liburuan topatu dezakezuen 'Ziria' izenekoa.