Rafa Rueda eta Gabriel Aresti
Osteguna, 2013-11-07Rafa Ruedak sarritan musikatu ditu euskal idazleen poemak. Oraingo honetan Gabrielen lekua proiektuaren harira jantzi ditu doinu eta ahotsez Gabriel Arestiren zazpi testu: sentikarian jotzen dituen sei kantak eta bat gehiago entzun daitezke titulu berarekin kaleratu den disko-liburuan. Haien artean da Poema musikatuak atalean entzun dezakezuen "Egia bat esateagatik".
Gabrielen lekua sentikariko momenturik elektrikoenen artean dago "Egia bat esateagatik" kanta, Naia Membrillera eta Iban Urizar musikarien laguntzarekin jotzen du Rafa Ruedak.
Egia bat esateagatik,
alabak
hil behar bazaizkit,
andrea
bortxatu behar badidate,
etxea
lurrarekin
berdindu behar bazait;
Egia bat esateagatik,
ebaki behar badidate
nik eskribitzen
dudan
eskua,
nik kantatzen
dudan
mihina;
Egia bat esateagatik,
nire izena
kenduko badute
euskal literaturaren
urrezko
orrietatik,
inoiz,
inola,
inun
eznaiz
isilduko.