Andoni Arcilla eta Koldo Izagirre
Asteartea, 2013-04-09Andoni Arcillak 2011ko abenduan kaleratu zuen Hilkorra ez banintz (Gaztelupeko Hotsak) izeneko diskoa. Bertan jazz doinuak ziren nagusi, idazle hauen poema eta kantuekin uztarturik: Jon Mirande, Hedoi Etxarte, Koldo Izagirre, Angel Erro, Itxaro Borda, Anna Akhmatova eta Rikardo Arregi Diaz de Heredia. Lehenago Etxarterekin berarekin entzun ahal izan genuen Arcilla pianoa jotzen, Suzko lilia liburua aurkezteko egindako errezitaldietan. Hemen entzun dezakezuena, Izagirreren ‘Bolueta-Sestao 06.13’ poemarekin egindako kanta da.
Azalaren diseinua: Alain Urrutia.
Bolueta-Sestao 06.13
hurrengo geltokia...
Piccadilly Circus!
hurrengo geltokia...
Újpest-Városkapu!
hurrengo geltokia...
Alto dos Moinhos!
hurrengo geltokia...
Bronx!
hurrengo geltokia...
Otemachi-Nihombachi!
hurrengo geltokia...
hurrengo geltokian
jaitsiko naiz
agian
galtoki egokian
hurrengo geltokia...
Arco di Travertino!
hurrengo geltokia...
Nádra(omega)í Hole¼ovice!
hurrengo geltokia...
Alexanderplatz!
hurrengo geltokia...
Rivadavia y Larrea!
hurrengo geltokia...
Komsomólskaya koltsevaya!
hurrengo geltokia...
hurrengo geltokian
jaitsiko naiz
agian
galtoki egokian
hurrengo geltokia...
Passeig de Gracia!
hurrengo geltokia...
Ethniki Amyna!
hurrengo geltokia...
Place de la Bastille!
hurrengo geltokia...
Forskningsparken!
hurrengo geltokia...
Chapultepec!
hurrengo geltokia...
hurrengo geltokian
jaitsiko naiz
agian
galtoki egokian
mundu erdiaren jabe
jaitsiko naiz
agian
ipurdia altxatu gabe
Koldo Izagirre
Aingura honen uberan:
Poesia erritmoko jazza (Berria)
Arratsaldekoa: