Agenda

Maite Gurrutxagarekin "Habiak" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: martxoak 9, 18:30etan
Non: Bermeo, Liburutegia
Harremanetarako
Irakurle taldea: Bermeo

Maite Gurrutxagarekin

Dejabu antzerki taldeko kideek eta Maite Gurrutxaga ilustratzailearen Habiak (Txalaparta, 2013) liburua izango dute mintzagai, ilustratzailea bera saioan dela. Liburuak 2008an estreinatutako Gizona ez da txoria antzezlanean inspiratua dago, eta aurtengo Euskadi Saria jaso du ilustrazioaren arloan.

"Abiadura handiko trena haren lurretatik pasatzen dela-eta baserria galdu duen Simon zaharraren eta, Balkanetako gerra atzean utzita, Euskal Herrira heldu den Selma erizain bosniarraren arteko harremana da liburuaren ardatza.

Maite Gurrutxagaren pintzelak bi protagonisten hasierako gaizki-ulertuen eta harreman gatazkatsuen testigu izango dira. Baina, zuhaitzetako sustraiek hirietako espaloiak zatatzen dituzten gisan, bien iraganek oraina pitzatuko dute, laguntasun istorio hunkigarri bati hasiera emanez.

Eskuartean duzuna desterratutako hegaztiei bruuzko liburua da, hegan egin ahal izateko sustraietara bueltatu behar dutenen istorioa".

IKUS aurkezpena